Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lehen edizio honetan 20 taldek hartuko dute parte.
microFLL MONDRAGON-INNOBASQUEren lehen edizioa iristear
Urtarrilaren 19an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean.

 (id: 3240409)Testua eta argazkia: Arteman. 2019ko urtarrilak 11, ostirala.

 

Eguna geroz eta hurbilago dagoelarik, ekitaldiaren agente sustatzaile nagusiak baikor ageri dira arrakasta aurreikuspenak direla eta. Antolakuntza azken xehetasunak borobiltzen ari da Debagoienako testuinguru akademiko zein ikertzailearentzat berezi izango den jardunaldiari begira.Talde parte-hartzaileek azken egunak aprobetxatzen dihardute INTO ORBIT erronkari ahalik eta hoberen aurre egin ahal izateko.

 

microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa 2019ko urtarrilaren 19an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Emozioz beteriko taldekako ikasketa esperientzia dugu hau, ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgiltzera animatzen dituena.

 

Lehen edizio honetan 20 taldek hartuko dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik; konkretuki Arizmendi ikastolatik (Arrasate-Aretxabaleta) bost taldek, Mariaren Lagundiatik (Bergara) hiruk, Axular (Donostia), El Regato (Barakaldo), Urkide (Gasteiz) eta Jesús María (Bilbo) ikastetxeetatik bik eta Trueba (Barakaldo), Egibide (Gasteiz), Elburgo (Gasteiz) eta Zuazola (Oñati) ikastoletatik talde banak. Kontuan izanik gehienez 16 pertsonetako taldeak osatu daitezkeela torneoaren egunean, 320 ikasle inguru batzea aurreikusten du antolakuntzak.

 

Agente antolatzaileak gaur bildu dira ekitaldiaren aurkezpen ofizialerako. Bertan, Eneko Perez (IKERLAN), Nekane Errasti (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa), Iñigo Larrea (MONDRAGON Korporazioa), Joseba Martinez (ULMA) eta María López (Ausolan) elkartu dira. Talde parte-hartzaileek urtebetez espazioan nola bizi daitekeen erakutsiko digute, kolonizazio hau arrakastaz aurrera eraman ahal izateko soluzio berritzaileak emanez.. Bestalde, robotaren jokoak bertaratutakoak dibertituko ditu genio txikien asmakizunekin. Dena prest INTO ORBIT erronkarako!

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE