'Urte euritsu, urte ogitsu' (esaera zaharra)

NABARMENAK

  • "Ilusio asko egin dit nire lana kaleratzeak"
    "Ilusio asko egin dit nire lana kaleratzeak"

    Dreams da Mery May bakarlari arrasatearrak kaleratu duen lana. Bertan, bere izaeraren “alde ameslaria” erakusten du eta berekin izan gara lehen diskoa atera eta gero, nola sentitzen den jakiteko. 20 urteko arrasatearrak pozez erantzun die guk egindako galderei.

  • ‘Ikusten ez den lan asko dago gimnasia erritmikoaren atzean’
    ‘Ikusten ez den lan asko dago gimnasia erritmikoaren atzean’

    Publizitate agentzia batean dihardu lanean Edurne Elkoro arrasatearrak. Horrez gain, gimnasia erritmikoko entrenatzailea ere bada. Denboraldiko txapelketekin hasiak dira dagoeneko eta bihar Eskolarteko A Mailako lehen fasea izango da Arrasaten.

  • Arizmendi ikastola, aurrera begira
    Arizmendi ikastola, aurrera begira

    Hasi da Arizmendi ikastolako matrikulazio epea. Otsailaren 1etik 12ra bitartean zabalik egongo da izen-ematea. Txaro Iraetak eta Arantza Lejarragak, Arizmendiko zuzendaria eta Haur Hezkuntzako orientatzailea, hurrenez hurren, eman digute matrikulazioen eta aurtengo berrikuntzen berri.

  • Zaborreria ZABORRERIAZ ERAKUSKETA

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Egungo alkateak, Ino Galparsorok, izendapen hori kentzeko nahia agertu du

Franco oraindik Arrasateko ohorezko alkatea da

1936an fusilatutakoen senideek eta lagunek eskatu dute ez-ohiko pleno bat, diktadorea ohorezko alkate ez izateko.

590.36.fusil.senide.oroigar (id: 4644673)


Gontzal Landa Herbias / 2008ko urriak 21, martitzena

Gaur bezalako egun batean, 1936an, hasi egin ziren Arrasateko eta eskualdeko 118 pertsonen aurkako fusilamenduak, gutxienez 118ren aurka. Armada faxistak fusilatutako guzti horietatik 68 pertsona zibilak ziren, tartean: emakumeak, abadeak, langileak,…

Gainera, “batzuk hil egin zituzten epaitu barik eta beste batzuk gezurrezko epaiketak egin eta-gero”, gogora ekarri du senideen eta lagunen batzordeak, gaur eguerdiko prentsaurrekoan.

Hala izanda ere, “inoiz ez diete kriminal faxistei eskatu ezelako erantzukizun politikorik, ezta judizialik ere”. Horietako bat Franco izan zen, hain justu, “gure lurrak zapaldu dituzten hiltzaileetatik handienetako bat”.

Halere, paradoxikoki Franco bera da oraindik Arrasateko (eta Aretxabaletako) ohorezko alkatea. Horrela erabaki zuen erregimenak, 1949ko abuztuaren 22an, Santiago Bastida alkate zela.

Bergarako Udalak 2003an izendapena bertan behera utzi zuen. Gurean, ordea, ez. “Ez dago aitzakiarik”, kexatu dira batzordeko ordezkariak.

Juan Ramon Garai historialariak horren berri eman du prentsaurrekoan, eta Francoren izendapenaren kopia bat erakutsi du froga gisa, hemen eskaintzen duguna:

500.Franco.Arreko.Alk.dok1 (id: 4497699)

 

500.Franco.Arreko.Alk.dok2 (id: 4522072)

 

Hauxe dio dokumentuaren pasarte esanguratsuenak:

…Don Francisco Franco Bahamonde Invicto Caudillo de la España Nacional como testimonio del leal e inquebrantable adhesión a la persona que en momentos en que parecía que todos los enemigos de nuestra Religión y de nuestra Patria se habían desencadenado para sumirnos en el casos, salvo a nuestra querida patria en cruenta pero gloriosa Cruzada de Liberación, que con mano firme y segura viene conduciendo la Nave del Estado, con la mirada puesta en Dios, Rey de Reyes, de quien solamente puede proceder la salvación de la humanidad. La corporación Municipal puesta en pié con verdadero entusiasmo y fervor a S.E. el Jefe del Estado acuerda por parecer unánime nombrarle ALCALDE HONORARIO DE ESTA VILLA…”.

Horregatik, Debagoieneko Fusilatuen eta Senitartekoen eta Lagunen Batzordeak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eskaera bat egiten diote Arrasateko Udalari (eta Aretxabaletakoari): pleno berezi bat deitu dezala, udalbatzak Francoren izendapenaren aurka bozka dezan.

Pleno berezi hori datozen asteetako batean egingo litzateke, hau da, fusilamenduen 72. urteurrenarekin batera.

Ino Galparsorok, Arrasateko alkateak, bere nahia agertu du Francoren izendapena ken dadin. Gai hori tratatzeko, pleno bat deitu egingo du, baina oraingoz ez dago data zehatzik, aurrez beste gobernukideekin aztertu beharko baitu.

 

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE