Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

10. Aisia, Kultura eta Kirola

 

Gizarte modernoetan aldaketa garrantzitsuak burutzen ari dira bizi estiloari dagokionez eta bizitza kalitate handiagoa exijitzen dituzten ahotsak gero eta ugariagoak direnez, zerbitzuen eskaintza handituz joan da urteetan zehar eta aisialdirako, kulturarako, kiroletarako, osasunerako eta estetikarako instalazioen eskaria izugarri hazi da.

 

Eskari horri erantzun nahi izan dio Udaletxeak, antolatutako aktibitateen eskaintza zabalduz:

 

-Berriki ireki dute "Kulturate" Kultur-etxea. Bertan herriko liburugia dago, hitzaldi, batzar eta erakusketetarako aretoak, informatika gelak, eta abar.

 

-Eraikin baten berregituraketa onetsi da bertan Musika Akademiaren sedea eta Museo Industriala kokatzeko.

 

-Kiroletarako eraikin berri eta modernoa ere badago, futbol, rugby eta atletismorako zelaiekin, tenis pistekin, eta abar.

 

Eraikin horiek, lehendik daudenekin batera, (kultura esparruan, besteak beste, Amaia antzokia eta kirol esparruan, besteak beste, Musakolako kiroldegia -igerilekuak, pilotalekuak, gimnastika gela, saskibaloi eta eskubaloi kantxa, eta abar- eta Iturripeko kiroldegia -erabilera anitzeko kantxa-), Arrasateri baliabide garrantzitsuak ematen dizkiote, gure herrian bertan kultura eta kirol jarduerak garatzeko.

 

Kirol praktikari dagokionez, hain zuzen ere, azpimarratzekoa da arrasatearrek zaletasun nabarmena dutela zenbait kirol praktikatzeko, hala nola, mendizaletasuna, ziklismoa edo paseoa bera, azpiegitura berezirik izan gabe, gure geografian leku oso egokia baitago kirol horiek praktikatzeko.

 

Kultura esparruan azpimarratzekoa da ez dagoela une honetan zine komertzialik herrian; hori dela-eta nola edo hala Udala dabil horri aurre egiten Udal Antzokian bere kultura programazioaren bidez.

 

Bestalde, aberatsa da herrian dagoen elkarte sarea, kultura nahiz kirol arloan; talde eta entitate asko, administrazioaren laguntzaz edo barik, parte hartzen duena herriko kultura/kirol jardueran.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE