Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Milaka euskal herritarrek Ino askatzeko exijitu eta salbuespen egoerari STOP esan diote Arrasaten
Xabier Zubizarretak argi esan du: “Bahitu diguten arren, Inok jarraitzen du Arrasateko alkate izaten”. Eta Guardia Zibilaren kontrolen gainetik, milaka eta milaka pertsona bildu dira Arrasateko alkatearen askatasuna eskatu eta beren babesa adierazteko. Arantza Urkaregik kartzelaratzea PSOE eta PNVren “ezker abertzalea isilarazteko estrategian” kokatu du.

550.sanan (id: 3251742) 

 

L.L.A/ Mondraberri, 2008ko maiatzaren 3a, zapatua.

 

Eguzkiak ere laino artetik libratu eta Arrasateko zitara joateko indar guztiak atera ditu. Eta ez da gure herrira heltzeko “barrera” pasa behar izan duen bakarra… 17:30etan herriko plazan ginenok entzun dugu zelan Guardia Zibilak sekulako kontrolak jarri dituen autopistako peajean eta San Prudentzion. Manifestazioa abiatuta zela, takarraran ikusi ditut makina bat heltzen, jadanik milaka pertsonek osatzen zuten ilara amaigabera lotzeko.

 

550.pintadea (id: 3212459)

 

“Ino askatu!” ibilbide guztian zehar, Arrasatearrek ez ezik, Euskal Herri guztitik etorritako jendeek ozen eta etengabe lau haizetara zabaldu duten aldarrikapena izan da. Eta Soto del Realeko espetxeraino igual helduko ez ziren arren, San Andreseko barraketako zaratak haien aldean motz geratu direla esango nuke… Aurreko egunetan ez bezala, ertzaintzak bakean utzi ditu manifestariak eta arazo barik heldu da Herriko plazara, salbuespen egoerarekin amaitzeko eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea exijitzen zuen jende marea.

 

550.maala (id: 4486853)

 

Martxaren buruan, Juanjo Olaizola, Miren Legorburu, Iñaki Olalde, Arantza Urkaregi, Oihana Aranburu (jarduneko alkatea), Iñaki Errazkin Idoia Ibero eta Xabier Zubizarreta zihoazen. Eta artean ezker abertzaleko buruzagiak eta ANVko udal desberdinetako karguak ere ikusi ahal izan dira; Itziar Aizpurua (Batasuna), Asier Birumbrales (Amnistiaren aldeko mugimendua), Miren Legorburu (Hondarribiako ANVko zinegotzia)eta  Nekane Erauskin (EHAKren parlamentaria) besteak beste.

“Kartzelan sartu duten arren, gure alkate izaten jarraituko du”

 

“Kartzelan sartu duten arren, gure alkate izaten jarraituko du”

 

Makina batek aitortu dit gaur Arrasate “ondo” ezagutu duela… ibilbidea, bildutako jende andanak eskatzen zuen bezalako luzera izan baitu. Eta azkenean heldu da manifestazioa bere amaierara. Herriko plaza gainezka. Jendea kanpotik eta barrutik bero…

 

550.eskenatokin (id: 3174617) 

 

Eta Xabier Zubizarreta alkate ohiak txalo artean hartu du hitza. Han bilduta ziren guztiei “elkartasuna zer den halako momentutan sentitzen dela” esanez eman dizkie eskerrak eta “Egoera hau imajinatzea zaila” zela aitortu duen heinean  “gaindiezina uste genuena gainditzeko prest” gaudela azpimarratu du.

 

Inoren lanak Udalgintza eta herrigintza izan direla, “Arrasatearrek beraiek aukeratu zutelako”, Arrasatearron ordezkari instituzionala dela eta horregatik “bere askatasuna” eskatzen dugula gaineratuz,“kartzelan sartu duten arren, gure alkate izaten jarraituko duela” azpimarratu du. Bide batez, “bateren batek” egindako adierazpenek sortu ahal izan duten nahasmena argitzeko, Arrasaten “ezker abertzaleko zinegotziek 7 izaten jarraituko dutela” adierazi du  “eta ez sei, bateren batek esan nahi izan duen bezala”.

 

“Gure cuestion de Estadoa Euskal Estatua eskuratzea da”

 

Eta Madril aldera ere joan dira Xabierren hitzen batzuk… Arrasate “cuestión de Estado” zela esan dutenei, “gure cuestión de estadoa Euskal Estatua eskuratzea dela” argi utzi nahi izan die. Arrasateko alkateak gaur jaso duen babesari erreferentzia eginez, Ino askatu bitartean ez dutela “ez adorerik ezta  umorerik galduko” eta “hemendik aurrera ere arrasatearren elkarbizitza eta arazoei konponbidea bilatzen” saiatuko direla berretsi du Zubizarretak.

 

550.barrutikplaza (id: 3130232)

 

Arantza Urkaregik hartu dio txanda gero Xabier Zubizarretari eta lehendabizi, txalo zaparrada bat eskatu du Inorentzat, “bere delitu bakarra Arrasateko herriaren alde lan egitea izan dela” esanaz. Arrasateko alkatea kartzelara eraman duen erabakia PSOEk hartutako erabaki guztiz politikoa izan dela eta alderdi sozialistak “negoziazio prozesua apurtu zenetik ezkerreko proiektu independentista ezabatzeko egin duen hautuaren” baitan kokatu du. 

 

Oraingo honetan Europan parekorik ez duen jauzi eskandalagarria eman dutela eta “Gerra zibilean bezala herriak aukeratutako alkatea espetxeratzeko gai” direla azpimarratu du Urkaregik eta “ezker abertzalearen aurkako erasoaldi zoro honetan PSOEk lagun leiala topatu duela PNVrengan”.

 

“Egoera honek agerian uzten du benetako aldaketaren beharra”

 

Arantza Urkaregik gogor salatu du jeltzaleek “hitzez atxiloketaren aurka agertu eta praktikan ertzaintza Arrasateko herritarrak kolpatzera” bidaltzea eta “ANVko hautetsien aurkako zentsura mozioak alde guztietan aurkezten” aritzea.

 

Bere hitzetan, Euskal Herriaren zatiketa eta ukazioa mantenduko duen itun estatutarioaren bila dabil PNV eta “berriro euskal herritarroi eskubideak ukatzen dizkigun Espainiako konstituzioaren aurrean men egin eta iruzur berri bat prestatzen ari da orain dela 30 urte bezala”. 

 

550.plazea (id: 3230543)

 

“Beldur diote ezker abertzaleari, badakitelako gehiengo sozial zabalak bat egingo duela ezker abertzaleak proposaturiko marko demokratikorako proposamenarekin”. Eta Urkaregik dio, PSOEk eta PNV “bien arteko akordioa gauzatzeko ezker abertzale ahula behar dutelako” daudela elkarrekin “ezker abertzalea kolpatu eta isilarazteko estrategian”.

 

Hala ere, ezker abertzalea bere bide politikotik mugituko duen errepresiorik ez dagoela eta  “Euskal herriak behar duen benetako aldaketa politikoa errealitate bihurtzeko konbentzimendu osoa” dutela esanez, “Euskal Herriaren eskubideen eta autodeterminazioaren aldeko giza marea handi bat altxatzeko” garaia oraintxe dela azpimarratu du “horiek baitira gatazka konpontzeko askatu beharreko korapiloak”.

 

Mozio gehiago eta salbuespen egoera gaitzesteko borroka eguna.

 

Eta hain zuzen ere,  “bertan benetako aldaketa politikoaren gakoa mahai gainean jartzen delako, eta gatazka politikoa gainditzeko askatu beharreko korapiloak zeintzuk diren argi eta garbi adierazten direlako”, Arrasaten egin zuten bezalaxe, gainontzeko udaletan ere, ANVk bere mozio propioa aurkeztuko duela jakinarazi du.

 

“Marko demokratikorako proposamena txoko guztietan zabalduz” Euskal Herriko estatuari ateak irekiko dizkiogula iragarriz, plazan ziren guztiak horretara indarrak biltzera animatu ditu. Eta honen harira, Euskal Herri osoan datorren osteguna “salbuespen egoera honi stop esateko eta euskal herriaren eskubideak aldarrikatzeko” mobilizazio eta borroka eguna izango dela jakinarazi du.

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE