Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Enpresari eredugarria
Jose Maria Ormaetxea hil da, Esperientzia Kooperatiboaren sortzaileetariko bat
Jose Maria Ormaetxea hil da, 92 urte zituela. ULGOR, lehen kooperatibaren sortzaileetariko bat izan zen, Caja Laboraleko lehen zuzendaria eta MONDRAGONeko lehen lehendakaria.

 (id: 3128956)Testua eta argazkia: TuLankide. 2019ko uztailak 21, igandea.


Jose Maria Arrasaten jaio zen 1926ko abenduaren 23an. 1941ean Zerrajeran sartu zen aprendiz gisa eta lau urte beranduago bukatu zituen Maisu Industrial Mekanikoko ikasketak. 1952an Perito Kimiko titulua lortu zuen Arrasateko Eskola Profesionalean eta ondoren gainditu zuen Zaragozako Peritu Eskolako azterketa.


1955 urtean, Jose Mari Arizmendiarrietaren eskutik eta Acción Católica-ko beste lau kideekin batera, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa garatzen hasi zen. Izan ere, Esperientzia Kooperatiboaren aitzindaria izan da eta berari eskaini dio bere bizitza profesionala.


Hasiera bateran Fagor Etxetresnak kooperatibaren zuzendaritza hartu zuen eta gero Caja Laboral Popular finantza entitatearen zuzendaritza. Kargu hau bete zuen 28 urtetan eta bertatik bultzatu zuen Euskal Herri osoan sortu diren hainbat eta hainbat kooperatibaren sorrera.


1985 urtean, MONDRAGON Korporazioa eratu zenean, lehen lehendakari izateko hautatu zuten. 1991ean, enpresa sustapenean zuen bere ibilbide profesionala kontuan hartuta, SPRI-ren lehendakariorde izendatu zuten.


Enpresari eredugarria


Jose Marik izan duen bizitza profesionala dela eta, hainbat aitorpen jaso ditu erakunde desberdinetatik. Aipagarri dira, esate baterako Eusko Jaurlaritzak eskaini zion "Lan onari" saria; Gipuzkoako Bazkundeak eskainitakoa, XX mendean Gipuzkoako ekonomiari gehien eskaini dion hamar enpresarien artean kokatzen zion aitorpena; edota Mondragon Unibertsitateak eman zion Urrezko Domina, bere sorreran eskainitako laguntzagatik.


Jose Marik lanerako gaitasun izugarria erakutsi du, eta Caja Laboraletik izugarri lagundu zuen taldea eratzen eta baita gaur talde kooperatiboan dauden kooperatiba asko sortzen ere. Halaber, garrantzi handiko proiektuen sustatzaile ere izan zen, hala nola: Eskola Profesionala, Caja Laborala, Lagun Aro EPSV, Ikerlan edo Otalora.


TU Lankide aldizkari honetatik besarkada handi bat bidali nahi diogu bere familiari eta biziki eskertu nahi diogu hainbat eta hainbat aldiz eskainitako laguntza.


Goian bego Jose María!!!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE