Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
LORAMENDI EUSKRA ELKARTEA
Beñat Zamalloa: "Loramendi elkartea 450 bazkide inguruk eratzen dugu eta bazkideok gara elkarteko ardatza"
Loramendiren asmo eta proiektu berrien inguruan hitz egin dugu Zamalloarekin.

 

 homegalerya.500 (id: 3913232)

 

J.Z. /Argazkiak: Loramendi eta diariodenoticias.com/ 2010eko urriak 5, asteartea


Beñat Zamalloarekin jarri dugu hitz ordua; bera da Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteko komunikazio koordinatzailea. Loramendik pasa den maitzean  'Itxi atia zabalik' leloarekin erronka, asmo eta proiektu berriak aurkeztuko zituen herriko hainbat sortzaile lagun zituela. Aurkezpen haratik pasa da denbora pixka bat eta elkartearen inguruko solasalditxoa izan dugu berarekin.

 


Zenbat kidek osatzen duzue elkartea?
Loramendi elkartea 450 aretxabaletar inguruk eratzen dugu, eta bazkideona da elkartea, bazkideak gara elkarteko ardatza.


Momento honetan zein da elkartearen egoera? Zergatik heldu da egoera honetara?
Elkartea etenbako hausnarketan egon da beti, eta aurreko ikasturtearen bukaeran garai berri bati ireki genizkion ateak, baina aurreko ibilbideari aterik itxi barik. Elkartearen beste hausnarketaldi baten ondorio izan zen. Elkartearen ardatzak argitu genituen, aurretik ikasi genuena gainean hartuta eta oso argi izanda Loramendi Elkartearen helburu nagusi bakarra euskararen erabilpena sustatzea dela eta izan dela sortu zenez geroztik.


Elkarteak zenbat urte dauka? Zer aldatu da lehendik ona?
Elkartea 1986an sortu zen Beinke izenarekin eta orduko Loramendi ikastola publiko eta euskaldun egin zutenean hartu zuen Loramendi izena. Ordutik hona pertsonak, testuinguru historikoa, soziologikoa, ekonomikoa eta politikoa… 24 urtetan aldatuz joan da, eta Loramendi Elkartea aldaketa horiekin bat joan da bere eginbeharrez hausnartzen.


Elkarteak azken aldian aldaketa handi samarrak eman ditu. Zientzuk izan dira eta zergatik eman dira?
Aretxabaletan eta aretxabaletarrongan aldaketak gertatu eta gertatzen direlako gertatzen dira aldaketak elkartean. Elkartea, azken finean, pertsonok egiten dugu, eta gugan aldaketak gertatzen diren bezala, gertatzen dira aldaketak elkartean. Garai berri bat aurkeztu, proposatu eta garatzen ari garelako, ez du esan nahi aurretik 24 urtean elkartea bera izan denik eta aurretik hausnarketarik egin ez denik; alderantziz, etengabeko hausnarketa da Loramendirena eta aldaketak etengabeak dira. Hori bai, beti helburu nagusia bakarra da, eta da Aretxabaletan euskararen erabilera sustatzea, orain eta beti izan da hori.
Helburu horren bila hiru ardatz definitu ditugu: euskararen zuzeneko sustapena, aisialdia eta kultura. Ardatz bakoitzean herritarrez eratutako lantaldeak ari dira lanean, lantalde bakoitzak lantzen diharduen ardatzean euskararen erabileran eragin dezan Aretxabaletan.

Zeintzuk dira elkarteak hemendik aurrera izango dituen erronkak?
Dituen ardatzak indartzea eta proiektuak garatzea dira erronka nagusiak.


Elkarteak ere uste dut logoa berria duela. Zergatik logo aldaketa hori?
Logo berria dauka, baina komunikazioari dagokionean ez da logoa bakarrik aldatu, komunikazio estrategia bat garatu delako. Elkartea bazkideona eta aretxabaletarrona denez, bazkideekin eta aretxabaletarrekin komunikatzeko bideak landu ditugu. Garai berriak aurpegi berria behar zuen bazkideekin eta aretxabaletarrekin hobeto komunikatzeko.

 

 

Orain elkarteak zeintzuk ekintza… eramango ditu aurrera? Zer daukazue aurrikusita?
Euskararen zuzeneko sustapeneko, aisialdiko eta kulturako proiektuak eta planak garatzen dihardugu. Horiekin guztiekin aretxabaletarron euskararen erabilera handiagoa izan dadin gura dugu, eta horretan gabiltza.

 

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE