Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalatx inguruan erorikoa izan du

Lasterkari bat erori da eta helikopteroz ebakuatu dute

Kolpearen ondorioz sorbaldan min handia hartu du, baina Ertzaintzaren helikoptero batek Arrasateko ospitalera eraman du.
500.Eroriko.SOSDEIAK (id: 2106218)
Argazkiak: SOS Deiak eta bi herritar / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko apirilak 15, domeka

 

Arrasate-Udalatx lasterketa oro har ondo bidean joan da, baina arrisku puntu bat badu, eta gaur tamalez parte-hartzaile batek kolpea hartu du. Eguerdiko 12:00ak aldera izan da, Udalatxen.

 

Lasterkariak erorikoa iza du, eta kolpearen ondorioz sorbalda batean dislokazioa sufritu du. Antolakuntzako lagunek eta Gurutze Gorriko sorosleek artatu dute lehenbizi.

 

595.Eroriko2.HERRITARBAT (id: 9595380)

 

595.Eroriko1.HERRITARBAT (id: 9666578)

 

Ondoren, Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu da, eta Arruena parkean lurreratu ostean, Arrasateko ospitalera ebakuatu dute.

 

Antolakuntzatik adierazi dutenez, Josu Fernandez korrikalaria da zauritua, baina onik dago ospitalean. SOS Deiek azaldu dute Ortuellako bizilaguna dela eta 35 urte dituela. Bideoa ikusteko, klikatu hemen

 

595.Arrasate-Udalatx.Zauritua.Helikopteroa (id: 3240761)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE