Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ART-ko teknikari eta jokalari batzuek gidatuta

Neska-mutikoak gustura ibili dira errugbiko entrenamendu irekian

Testua, argazkiak eta bideoa: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 6, ostirala

 

Eskola Kiroleko ikasturte berriari ongietorria eman zioten atzo Arrasate Errugbi Taldearen lagunek, ezohiko entrenamendu ireki batekin, Biteri plazan.

 

'Lagun bat ekarri' goiburuarekin, haur ugari animatu ziren bertan parte hartzera. ART-ko teknikari, kide eta jokalari batzuek gidatu zuten entrenamendua, haurrei jokoak proposatuz, ikasbideak azalduz,... 

 
"Helburua da Eskola Kirolean aritutakoek lansaio honetara lagun bat ekartzea, errugbia eta gure kluba ezagutu ditzaten", adierazi izan dute Arrasate Errugbi Taldeko arduradunek. Ohi bezala, hurrengo entrenamendua igande goizean izango da, hilak 8, Mojategiko instalazioetan. 

 

arrasaterugby.eus 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE