Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hauteskunde-kanpaina
Vox ekitaldia egiteko "baimena izan arren" ez da agertu
Bestalde, LABk Seber Altuben Euskal Presoen eta Iheslarien kaleratzea aldarrikatzeko kontzentrazioa egiten ari da.

 (id: 3174362)Testua eta argazkiak: Mondraberri.eus. 2019ko azaroak 8, ostirala.

 

Hauteskunde-kanpaina bukatzear dago, eta azkenengo egunetan Vox alderdi politikoa Arrasate bisitatuko duenaren zurrumurrua kalean egon da. Gaur goizean Ezker Abertzaleak baieztatu du Voxek baimena duela bilkura egiteko, baina momentuz ez da Arrasatetik agertu. Ohikoa da hauteskunde-kanpainietan alderdi politiko batzuek hainbat tokitan ekitaldiak egiteko baimena eskatzea, baina toki bakarrean egitea edo bat bere ere ez egitea.

 

Udal-gobernuak, ordea, esan du berari Junta Elektoralak ez diola "inolako eskaeraren berri eman", eta "Voxen aldetik ez dela inolako eskaerarik egin".

 

Mondraberri Bergarako Hauteskunde Batzordearekin harremanetan jarri da, baina juntak ez du baieztatu, ezta ukatu ere, alderdi ultraeskuindarrak baimena eskatu dionik Arrasaten ekitaldi bat egiteko.

 

Voxen balizko ekitaldiari erantzuna emateko, eta euskal presoen eta iheslarien herriratzea aldarrikatzeko, LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du Seber Altube enparantzan. Sindikatuak Deba eskualdeko delegatuen batzarra egin du gaur goizean Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE