Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
“Lurrikara harriduraz eta biktimekiko batasunaren nahasketaz jaso da Florentzian”
Koldo Carrillo arrasatearra irailetik Florentzian dago, argazkilaritza ikasketak burutzen. Berarekin hitz egin dugu, eta aste honetan Italian izan diren lurrikarak nola bizi izan dituen kontatu digu.

Testua: I.B.G. / Argazkiak:  Koldo Carrillo / Mondraberri, 2009ko  apirilak 9, osteguna

 

Kazetaritzako ikasketak amaitu eta gero, Italian argazkilaritza ikastaro bat egitea erabaki zuen Koldo Carrillok.  Irailean Florentzia hirira joan zen, eta aste honetako lurrikara lehen pertsonan bizi izan du.  Berak esan digunez “Abruzzo italiako erdialdean dagoen herrialdea da, eta arrisku sismiko handia daukan inguru batean kokatuta dago”.  Ikasle arrasatearra lurrikara gertatu den lekutik iparralderago bizi da, “hori dela eta ez da ia lurrikararen efekturik heldu gu gauden lekura”.   Carrillok dioenez berak ez zuen igarri lurrikara, hala ere gaineratzen du florentziar batzuk igarri egin zutela.  Igande gaueko 3:32etan gertatutako lurrikara, 5´8 gradutakoa Richter eskalan, Abruzzoko probintzia astindu zuen. Aquilla izan da mugimendu sismikoaren eraginak gehien pairatu dituen hirietako bat.

“Zorigaitzaren oihartzuna oso handia izan da Italia osoan, komunikabideek etengabe moztu zituzten euren programazioak hondamendiaren gaineko informazioa eskaintzeko”, azaltzen du ikasle arrasatearrak.  Hasiera batean 150 pertsona jotzen ziren hildakotzat Abruzzoko zonaldean, hurrengo egunean jada 235 ziren zenbatutakoak, eta azken informazioek diote 279 direla hildakoak, hauetariko 16 umeak. Carrilloren hitzetan “Italia erdialdeko biztanleengan beldurra da nagusi, izan ere astelehenean zehar intentsitate baxuagoko beste lau mugimendu sismiko izan ziren”

Koldo Carrillok dioenez lurrikarak erangindako txikizioa oso handia izan da:   “Lurrikarak Aquillako hiria zeharo txikitu du; jauregiak, eraikin ofizialak, elizak... guztiak suntsitu ditu eta etxeak hormarik gabe ikusi zitezkeen hurrengo egunean”.  Iturri ofizialen arabera 70 mila pertsona inguru geratu dira etxerik gabe hiri horretan.

“Halako gertaera krudelen ostean, sarritan gertatzen den moduan, polemika ere zabaldu da Italiako komunikabideen artean” dio Carrillok.  Arrasatearraren esanetan “pertsona batzuk, Giampaolo Giuliani ikerlaria buru, zorigaitza saihestu zitekeela diote”. Giulianik martxoan iragarri zuen lehen aldiz mugimendu sismikoren bat gertatzearen aukera, radon gasarekin egindako ikerketa bataen oinarrituta. Ikerlariak beste bi abisu gehiago eman zituen, azkena orain dela hamar egun, hala ere Babes Zibilak ez zion sinesgarritasunik eman bere adierazpenei.  Honen harira, Enzo Boschi Geofisika eta Bulkanologia Istitutu Nazionaleko zuzendariak esan du ezagutza zientifikoa oinarrian hartuta ez dagoela modurik lurrikara bat aurreikusteko. 
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE