Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Lapurrak etxera sartu zaizkiola salatu du

LAPURRAK ETXERA SARTU ZAIZKIOLA SALATU DU

Testua: Mondraberri.eus / 2018ko urtarrilak 27, zapatua


Iturri polizial ezberdinek azaldu digutenez, arrasatear batek salaketa bat aurkeztu du gaur, lapurrak etxera sartu zaizkiola salatuz.


Herritarrak azaldu duenez, gaur arratsaldean Munarko bere etxebizitzan gaixo zegoela, bere etxean pertsona gehiago zeudela entzun du.


Hasieran uste izan du emaztea eta alaba zirela, baina gero ohartu denez, ez ziren bere familiakoak.


Salaketan adierazi duenez, gutxienez lapur bat bere etxera sartu da, eta lapurrak ohartu direnean etxean beste pertsona bat zegoela, bertatik alde egin dute.


Udaltzaingoak dei egin die eta dei egiten die herritarrei oro har, etxebizitza barruan daudenean ere kaleko atea giltzaz itxi dezatela.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE