Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Begietara begira' irudiagatik
Asier Elgezuak Udako Mondraberri Argazki Txapelketaren saria jaso du
Arrasatearrak Larrinetxe jatetxean bi lagunentzat afaria irabazi du. Jatetxeko arduradunak saria entregatu dio.

 (id: 3004453)Argazki irabazlea: Asier Elgezua Zulueta. Testua: mondraberri.eus. Portadako argazkia: Marijo Simon. 2019ko azaroak 22, ostirala.

 

Asier Elgezuak Udako Mondraberri Argazki Txapelketaren saio jaso du. Arrasatearrak Larrinetxe jatetxean bi lagunentzat afaria irabazi du. Jatetxeko arduradunak saria entregatu dio.  

Epaimahaikideek aztertu egin dituzte txapelketara aurkeztutako 44 irudiak, eta horren ostean erabaki dute txapeldun Asier Elgezuaren 'Begietara begira' argazkia izendatzea. Irudi hau Indonesiako Labuan Baho herri arrantzalean egin zuen argazkilari arrasatearrak.

Irabazi ez duten arren, epaimahaiaren puntuazioa lortu dute ere Gaizka Untzuetaren 'Nomada' eta 'Mendi sakratuak' argazkiek, Bittori Blancoren 'Itsasoa' eta Daniel Nespereiraren 'Donibane Garazi'. Epaimahaiak beste irudi batzuen kalitatea ere nabarmendu du. 

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, ondo jarraitu eta zorionak Asier!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE