Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Malen Ruiz de Azuak jubenil mailako Euskadiko errekorra hautsi du
Pertika jauzilari arrasatearrek 3,86 metroko muga gainditu zuen zapatuan Basaurin. Bertan, Iņigo Uribarrenek ezin izan zuen Munduko Txapelketarako txartela eskuratu, 14,68 metroko marka baino ez baitzuen egin.
Isei Barbero / Argazkiak:  Jonathan Perez / 2012ko ekainak 2, astelehena

 

Zapatuan parte-hartze libreko frogak ospatu ziren Basauriko pistan, eta bertan gure herriko zenbait ordezkari izan ziren.  Iñigo Uribarren hilaren 14an Bartzelonan ospatuko den junior mailako Munduko Txapelketarako txartelaren bila joan zen Bizkaia aldera, baina ezin izan zuen lortu.  Errealekoak jauzi hirukoitzean 15,60 metroko marka egin behar zuen, eta muga horretatik oso urrun geratu zen, 14,68 metroak baino ezin izan baitzituen gainditu. 

 

Honenbestez, Uribarren ez da Bartzelonan egongo, eta Maialen Axpe izango da Arrasateko ordezkari bakarra.  Pertika jauzian eduki genuen, beste behin, eguneko albisterik pozgarriena.  Izan ere, Malen Ruiz de Azuak jubenil mailako Euskadiko Errekorra hautsi zuen berriro ere, 3,86 metroko jauzia eginda.  Aurreko marka ere bere eskuetan zegoen, 3,81 metrotan, hain justu ere.  Maialen Axpek altuera berdina (3,86) gainditu zuen, eta Istar Dapenak baliogabeko hiru jauzi egin zituen 3,70 metroetako mugan.

 

590 (id: 307463)Malen Ruiz de Azua.

 

Hurrengo hitzorduei begira, datorren asteburuan jubenil Mailako Espainiako Txapelketa ospatuko da Aranjuezen, eta bertan Malen Ruiz de Azua eta Istar Dapena egongo dira.  Biek euren markak hobetzen ahaleginduko dira, Ruiz de Azuak 3,86 metrokoa eta Dapenak 4,20koa.  Bestetik, Durango Euskadiko Beteranoen Txapelketa ospatuko da, eta bertan Maria Jose Gilek lehiatuko du. 

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE