Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kritikal Latin Blues eta The Song taldeekin

Oso animatuta hasi da Arrasate Blues-eko asteburua

Ibai-Artek antolatuta, Kritikal Latin Bluesek erritmo amerikar beroak plazaratu zituen Gastroteka ondoan. Bart gauean, The Song taldeak giro ederra jarri du Aterpe tabernan.

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 20, zapatua

 

Martxan dago Arrasate Blues jaialdia, eta atzo arratsaldean Ebert Sanchez 'front-man' izanda, Kritikal Latin Blues-ek kontzertua eman zuen.

 

Doako kontzertuan venezuelar, kubatar,... jatorriko lagunek Amerikako doinuak plazaratu zituzten, 'in crescendo' joan zen emanaldian.

 

Kontzertuan ere Zigor Martinezek, Cristianek eta Arrasate Musikaleko beste lagun batzuek parte hartu zuten.

 

Euskal Herria plazako giroa berotzen joan zen, eta publikoak 'beste bat! beste bat!' eskatu zuen. Taldeak hala egin zuen.

 

Bart gauean, Aterpe tabernan, The Song taldeak blues eta bestelako estiloak eskaini ditu, bertaratutako helduen gozamenerako.

 

Taldeko abeslaria 'Pititi' dugu, Miranda de Ebroko laguna, eta 75 urte dituen arren sasoiko jarraitzen duela erakutsi du eszenatokian. Besteak beste, The Beatles-en abestiak eskaini dituzte.

 

'Blues' hitzak 'sufrimendua' esan nahi du, baina atzoko kontzertuak jarraitu zituzten entzuleek gozatua hartu zuten. Gaur jaialdiak jarraitzen du ondoko egitarauarekin, ondo pasau! 

 

595.Kritikal.Latin.Blues (id: 3003883)

 

595.Kritikal.Latin.Blues2 (id: 3018622)

 

595.Kritikal.Latin.Blues3 (id: 3034908)

 

595.Kritikal.Latin.Blues4 (id: 3051607)

 

595.Kritikal.Latin.Blues5 (id: 3067708)

 

595.Kritikal.Latin.Blues6 (id: 3082633)

 

595.Kritikal.Latin.Blues7 (id: 3098001)

 

595.Kritikal.Latin.Blues11 (id: 9620279)

 

595.Kritikal.Latin.Blues8 (id: 3115213)

 

595.Kritikal.Latin.Blues9 (id: 3129707)

 

595.Kritikal.Latin.Blues10 (id: 3305865)
 

595.The.Song.ArrasateBlues1 (id: 7239930)

 

595.The.Song.ArrasateBlues2 (id: 7255479)

 

595.The.Song.ArrasateBlues3 (id: 7270836)

 

595.The.Song.ArrasateBlues4 (id: 7288807)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE