Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Odola ateratzeko autobusa bihar Eroskin
Arabako Odol Emaileen elkartearen autobusa Eroskiko parkinean izango da bihar, martitzena. Honetaz gain, Hezur Muin Emaile izateko informazioa ere banatuko da.

595 (id: 4110856)

 

K.C.- 2012/08/06

 

Arabako Odol Emaileen elkartea Eroskiko parkinean odol ateratzeak egingo ditu bihar, martitzena. Udan odola ematea beharrezkoa dugu kanpaina jarri dute abian eta horretarako, Arrasateko Eroskin izango dira goizeko 9:30etatik 13:30etara izango dira. Arrasatearrei zein inguruko herritarrei parte hartzeko eskaera luzatzen diete eta honetaz gain, hezur muin emaile izateko informazioa banatuko dute bertaratzen direnen artean.

Odol-emaile izateko bete beharreko baldintzak hurrengoak dira: 18 eta 65 urte bitartean izatea, 50 kg baino gehiago izatea, behe tentsioa 50 eta 100 mm Hg artean izatea edota goi tentsioa 100 eta 180 mm Hg artean izatea.

Informazio gehiagorako jo Arabako Odol Emaileen elkartearen webgunera.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE