Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Manifestazio oso jendetsua egin da

Marea moreak exijitu du "bizitza erdigune" izatea, Sagra gogoan

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko Martxoak 8, ostirala

 

Aurtengo manifestazioa ere oso jendetsua, koloretsua, alaia,... izan da. Arrakastatsua, alegia.  

 

Manifestazioaren osteko ekitaldian Sagra Lopez izan da gogoan, eta Karmele Iparragirre kideak bere olerki bat irakurri du. Hona hemen plazan irakurritako manifestua:

 

"GORA ARRASATE FEMINISTA! ZORIONAK ARRASATE! Gaurko martxoak 8an trans, bollera eta emakumeok planto egin dugu! Lan guztiak utzi eta Euskal Herriko kaleak hartu ditugu, gure herriak aldarrikapen, ekintza eta elkartasun feministaz betetzeko. Elkarrekin boteretu gara eta hori da gure garaipen nagusia! Beraz, zorionak modu batean edo bestean hau posible egin dugun guztioi. Baita ere, Arrasateko herri plataformaren bueltan saretu garen emakumeoi!".


"Artengo greba feminista mundu mailakoa izan da. Heteropatriarkatu-kapitalista-koloniala sistema globala da eta borroka lokalekin erantzun diogu. Ukabilaz EZ!-esan diogu zapaltzen, desjabetzen eta prekarisatzen gaituen sistema honi.
Emakumeok planto egin diogu":

  • Kapitalismoari – gutxi batzuen aberastasunaren mesedetan, bizitzen eta planetaren ustiaketa desorekatuari, suntsipenari eta prekarietatea bultzatzen duen sistemari.
  • Patriarkatuari – Emakume bezela sozializatu gaituztenon gaineko dominazio eta biolentziari.
  • Heteroarauari – Aniztasun sexuala ukatzen duen sistema baztertzaileari.
  • Kolonialismoari - Herrien asimilazio historikoaren bitartez, pribilegio sistema bat ezarri duen ereduari:  eta dimentsio ezberdinetan  bazterketak eraginez;  arraza, kultura, ezagutzak, erlijioak, bizitza ereduak, hizkuntzak …
  • Kapazitismoari - aniztasun funtzionala duten pertsonak alboratzean eta ez-gaitu bezala eraikitzeari.

"Emakume anitzak egin dugu greba: pentsionistok, ikasleok, zaintzaileok,  soldatapeko langileok eremu guztietan egin dugu planto: kontsumoan, enpleguan eta zaintzan.
Greba honekin zaintzaren gatazka plazaratu nahi dugu bereziki. Oraindik guk doainik egiten ditugun lanak praktikan partekatzeko urrats gutxi ikusi ditugu. Zaintza lanak feminizatu eta pribatizatuak jarraitzen dute, eta bereziki emakume migranteen esplotazioan oinarritzen dira.  Non dago gizonen eta instituzio publikoen ardura? Zeintzuk dira gaurtik aurrera hartuko dituzuen neurri  zehatzak?".


"Ez dizkigute azaleko keinuak balio. Zaintza sistema publiko eta doakoa nahi dugu. Bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema! Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa aldarrikatzen dugu".


"Plaza honetan asko gauden arren ezin dugu ahaztu emakume asko falta direla: erail dituztenak, kartzela eta CIESetan preso daudenak, bere esplotazio egoeragatik lanak utzi ezin izan dituztenak… Zuengatik gaude gu hemen!".

"Aipamen berezia egin nahi diogu aste honetan joan zaigun Sagrari. Askotan esan ohi dugu Izan direlako gara eta garelako izango dira. Sagra,  asko eta asko zuri esker gara feministak".


"Zenbat eta zenbatek ikasi dugun zer den Feminismoa eta Ahizpatasuna zuri esker. Bionako barran jaso genituen lehenengo feminismoko eskuorriak, ikusi genituen logo eta kartelak, entzun genituen zure kontuak... Feminismoaren olatuaren aparra bajuen zegoen garaietan ere zu bertan egon zara borrokari eutsiz tinko eta goxo. Zure borrokarako grina, jarrera, umiltasuna eta konpromisoa eredu izan da belaunaldi ugarirentzat".

 

"Biharko belaunaldiei ere kontatuko diegu nondik edan dugun Arrasateko feministok. Mila esker Sagra, zuk piztutako suak argituko digu gure bidea…".

GORA BORROKA FEMINISTA!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE