Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
MONDRAGONeko kooperatibetako 400 zuzendari baino gehiago elkartu dira Kursaalen
"Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak" hizpide izanik, hitzordua pasa den ostiralean izan zen. Ekitaldian Kontseilu Orokorreko lehendakari berria den Txema Gisasolak parte hartuko zuen, baita Carlos Dias eta Santiago Alvarez de Mon adituek ere.
MONDRABERRI / Argazkiak:  TUlankide / 2012ko uztailak 9, astelehena

 

300 (id: 3065272)Pasa den ostiralean, uztailak 6, urtean behin elkartzen den Zuzendariak Garatzeko Foroaren bosgarren edizioa ospatu zen Donostiako Kursaalen. Bertan MONDRAGONeko kooperatibetako zuzendari taldeak elkartzen dira, esperientziak partekatzeko eta enpresaren kudeaketaren arloko uneko gaiei buruz gogoeta egiteko.

 

Oraingo honetan jardunaldiaren ardatza "Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak" izan da. "400 Foroaren" edizio berri honetarako jarri den helburua "enpresa sarea eraldatzeko erronkari buruz hausnarketa egitea, perspektiba estrategikotik eta gure erakundeen eta pertsonen ikuspegitik" izan da.

 

Foroa 9:00etan hasi zen, Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakari berria den Txema Gisasolaren mintzaldiarekin, zeinak Korporazioak datozen urteetarako dituen erronka berriak eta erronka horiei erantzuteko jarraitu beharreko estrategiak xehatu zituen.

 

Ondoren, estrategian aditu eta nazioarteko goi mailako exekutibo ospetsua den Carlos Diasek hartu zuen hitza. Bere hitzaldiaren muina erreferentziazko konpainien pentsamendu estrategikoaren eta oinarrian dituzten giltzarrien bilakaera izan zen, eta negozio eredu berriak sortzeko hainbat proposamen aipatu zituen.

 

Ondoren IESEn erakundeetako pertsonen portaerari buruzko irakaslea den Santiago Alvarez de Monek parte hartu zuen. Alvarez de Mon Espainiako enpresa kudeaketaren inguruko 10 pentsalari eta aditu onenentzat jotzen da, eta nazioarteko negozio zentro entzutetsuenetako irakasle gonbidatua izan zen. Bere hitzaldian nortasun kooperatiboa eta ingurune gero eta zorrotzago eta aldakorrago batera egokitzea nola uztartu daitekeen azaltzen saiatu zen, eta eredu kooperatiboak oraingo eta etorkizuneko testuinguru globalean dituen ahalmenak ere azaldu zituen.

 

 

MONDRAGON Korporazioa

 

Mondragon Korporazioa lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza, eta gaur egun lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena.  2011n 15.000 milioi euro inguruko diru sarrerak lortu zituen, eta langile taldean batez beste 83.000 pertsona baino gehiago aritu ziren.

 

590 (id: 3040597)400 pertsonetatik gora bildu ziren Donostian pasa den ostiralean.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE