Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Esku pilota
San Joan txapelketako partidek ostiralean izango dute segida
Eskuz binakako aurrebenjamin eta benjamin mailako partidak izango dira Uarkape pilotalekuan arratsaldeko 7etatik aurrera.

Testua: Arrasate Pilota Taldea / 2018ko maiatzak 16, asteazkena

 

Pasa den larunbatean Tolosako Beotibar pilotalekuan talentuen txapelketako final laurdenetan gure ordezkaria den Jakes Sarabiak ezin izan zuen aurrera egin. Itzelezko partida egin zuen arren eta egindako tantoen kalitatea oso handia izan arren bere aurkariaren abantaila fisikoarekin ezin izan zuen. Zorionak Jakes eta eskerrik asko Arrasateri eman diozun mailagatik.

 

Aste honi dagokionez ostiralean eskuz binakako San Joan txapelketako aurrebenjamin eta benjamin mailako partidak izango ditugu Uarkape pilotalekuan  arratsaldeko 7etatik aurrera. Finalerdietara sailkatzeko ligaxkako azkeneko partida izango denez tanto guztiek batzen dute sailkapenerako eta oraindik ere ezer ez dagoenez erabakita, bikote guztiak guztiarekin aterako dira lehiatzera.

 

Hauek izango dira jokatuko diren partidak:

 

Lopez –Badiola

Arruti – Luken Martin

Madinabeitia – Errasti

Hurtado - Zugasti

Lopez Badiola

Hurtado - Zugasti

Llodio – Agiriano

Belar – Arriaran

Martin – Torres

Feo - Aranburuzabala

 

Partida hauen amaieran arratsaldeko 8ak eta laurdenetatik aurrera, infantil mailako Udaberriko partida bat izango da. Arrasateko Zumalde eta Barandiaran bikotea Goierri 1 bikotearen aurka.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE