Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: AGAKO]

Maravillas Gaztetxearen aldeko eguna Arrasateko Gaztetxean

Maravillas Gaztetxearen aldeko egitarau mardula prestatu dugu AGAKO eta Maravillas Gaztetxeko kideok. Izan ere, urtarrilaren 8an indar polizialek Iruñako alde zaharra hartu eta bertako gaztetxea desalojatu zuten.

595.Maravillasi.Elkartasuna2.AGAKO (id: 3078132)


TESTUA ETA KARTELA: AGAKO / 2019ko urtarrilak 29, asteartea


Maravillas Gaztetxearen aldeko egitarau mardula prestatu dugu AGAKO eta Maravillas Gaztetxeko kideok. Izan ere, urtarrilaren 8an indar polizialek Iruñako alde zaharra hartu eta bertako gaztetxea desalojatu zuten. Ikusketa teknikoaren aitzakiapean burutu zuten desalojoa eta hurrengo hiru egunetan auzoa militarizatuta mantendu zuten. Ordutik, ez dira gelditu gazteen aurkako erasoak eta orotara 82 pertsona izan daitezke auziperatuak Maravillas Gaztetxea defendatzeagatik.


Horregatik, elkartasun egun txiki bat antolatu dugu otsailaren 9rako. Goizeko 11:30etatik aurrera, Kijera, Maravillas eta Errekaleorreko kideen eskutik mahai-ingurua izango dugu Gaztetxean okupazioaren gaurkotasunaz. Autogestioaren aurkako erasoetaz eta hauen aurrean eman beharreko erantzun antolatuaz jardungo dute hiru gune autogestionatu hauetako kideak.


Arratsaldean, gure aldarrikapenak kalera aterako ditugu eta 19:00etatik aurrera karropoteoa egingo dugu herriko kaleetan zehar.


Gauean, berriz, kontzertuak egongo dira Gaztetxean 22:00etatik aurrera. Hiru talde igoko dira oholtza gainera eta sarreran borondatea eskatuko da. Izan ere, gau honetan jasotako dirua Maravillas Gaztetxearentzat izango da, azken asteetan jasan dituzten erasoei aurre egiteko.


Joko duten taldeak punk rock doinuetan murgiltzen diren arren, bakoitzak bere soinua oso markatua du. Streetwise Iruñarrak punk doinu klasikoetara jotzen dute, amorrua eta pasioa erakutsiz. Herdoil taldea ere Nafarroatik dator, punketik hasi eta metal-trashera doazen doinuei letra reibindikatiboak gehitzen dizkietelarik. Azkenik bizkaitar batzuk izango ditugu gurekin, Erasoka Algortatik. Hauek Oi musika eta estetikara hurbiltzen dira. Antolakuntzatik hiru taldeen konpromisoa eskertu nahi dugu, prestutasun guztia erakutsi baitute ekimen solidario hau jai giroan ospatu dezagun.


https://www.youtube.com/watch?v=_C-tRpOpOqk


Herdoil taldearen bideoklipa Maravillas Gaztetxearen barruan grabatua.


OKUPAZIOA DELITUA BADA, GORA DELINKUENTZIA!

 

595.Maravillasi.Elkartasuna.AGAKO (id: 3112612)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE