Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txostena

2. Demografia

 

Arrasatek eskualdeko dentsitate demografiko garaiena du. Herritar gehienak erdialdean biltzen dira; biztanleen zati txiki bat bakarrik kokatzen da landa edo baserrietako auzoetan.

 

XX. mendean zehar, Arrasatek bere biztanleria 7 aldiz biderkatu du. Bere gehiengo historikora 1990an iritsi zen, 26.367 biztanleekin. Hortik aurrera joera beherakor bat dago: 2007an 22.118 herritar zeuden Arrasaten.

 

Arrasateko garapen demografikoa bere industriako garapen prozesuari lotuta egon da, eta bertan inmigrazio fenomeno garrantzitsu bat ematen da. Izandako mugimendu migratzaileak estatu espainiarreko erregio askotatik zein Euskal Herriko beste gune batzuetatik dator, batez ere eskualdean dagoen enpleguaren kualifikazio bereziak bultzatuta. 1991tik aurrera jaitsiera demografiko bat nabaritzen da herrian, jaiotze tasaren beherakadarengatik, Gipuzkoa osoan zabalduta dagoen joera.

 

Azpimarratzeko faktorea da egitezko biztanleriaren presentzia: Arrazoi laboral edo akademikoengatik astean zehar herrian dabilen jendearen kopurua handia da, baina ez dute erroldarik ezta bizileku ofizialik herrian. Gutxi gorabehera 4.000 pertsona direla suposatu daiteke. Horrek eragin garrantzitsua du etxebizitza eta beste gizarteko laguntza zerbitzuen beharretan.

 

Zahartze demografiko progresibo eta hazkor bat ematen da Arrasaten. Gaur egun, herriko egitura adinetan bereizitako taldeetan, 2007ko datuekin, ondorengoa da: %15,40a 20 urte baino gutxiago duten pertsonak dira, %65,20ak 20 eta 64 urteen bitartean dauden biztanleak dira eta %19,40ak 65 urte edo gehiago ditu.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE