Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ETAren desagerpenaren ostean

Arrasateko Sortuk autobusa antolatu du 'Baietza Sortzen' ekitaldirako

Ekitaldi nazionala zapatu honetan izango da, eta jada autobuserako izena eman daiteke Iratin. Autobusa 16:00etan abiatuko da.

595.Baietza.Sortzen.SORTU (id: 3093143)

 


TESTUA ETA KARTELA: SORTU / 2018ko maiatzak 15, asteartea

 

Ireki berri den aro berriari bultzada emateko 'Baietza Sortzen' ekitaldi nazionala egingo dugu maiatzaren 19an Miribillako Bilbao Arenan.

 

ETAren desagerpenak testuinguru berri bat ireki du Euskal Herrian. Bukatu da erakunde horren ibilbidea eta ETArik gabeko garaian sartuak gaude dagoeneko. Batzuek itsu eta gorrarena egin nahi badute ere, ETA desagertu da eta etorkizunari ate berri bat zabaldu dio. Etorkizun horrek elkarbizitza eredu demokratikoan oinarrituta egon beharko du eta Euskal Herria demokratizatzeko pertsona guztiek eskubide guztiak izan beharko dituzte. Horrez gain, herri honek bere etorkizunari buruz galdetua izateko eskubidea ere izan beharko du.

 

Egindako lana gogoan, ezker abertzaleko gizon eta emakumeok etorkizun berri hori eraikitzeko gure konpromisoa berresten duguGeurea herri bizia da, amets egiten duena, aspirazioak dituena. Guk lanean jarraitu nahi dugu pertsona librez osatutako jendarte librea lortzeko.

 

Zergatik eman behar diogu bultzada aro berri bati? Etorkizuna parez pare irekia izan nahi dugulako; bultzada berria behar dugulako; bake osoa, iraunkorra eta justua lortu nahi dugulako; eta baita ere, herri gisa askapen nazional eta sozialean aurrera egiten jarraitu nahi dugulako.

 

Aro berri bat Euskal herriko herritarrek eta bereziki herritarrek eraiki duten egoera da. Ezker abertzaleko gizon eta emakumeok gure konpromisoa eta aurrera begirako erronkak jarri nahi ditugu mahai gainean. Iraganeko sinbolo eta oinarrien gainean, etorkizuneko ezker abertzalea irudikatzen saiatuko gara.

 

Historikoki ezker abertzalearen ondoan egon diren munduko zenbait askapen mugimendutako ordezkariak etorriko dira, hala nola, Nikaragua, Uruguay, Bretainia, Korsika, Kolonbia ta Irlandako lagunak.

 

Borrokarako konpromisoa eta ilusioa berritzeko garaia da beraz. Bide horretan, maiatzaren 19an, 'Baietza Sortzen' goiburupean ekitaldi jendetsua egingo dugu Bilboko Miribillan (Bilbao Arena), 17:30etatik aurrera.

 

Autobus zerrendak ohiko lekuetan aurkituko dituzue eta Miribillan haurren txokoa jarriko dugu martxan.

 

Animatu zaitez 19an Miribillara etortzen eta zabaldu deialdia lau haizetara!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE