Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskal Irrati-telebistak atal berezi bat sortu du bere webgunean
EITBk web orri bat sortu dio EKT ikastaroari

MONDRABERRI / Argazkiak:  MU / 2011ko urtarrilak 25, asteartea


 

Euskal Irrati-telebistak atal berezi bat sortu du bere webgunean EKT izenarekin, eta bertan eskegitzen ari da Euskadi Irratiak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroari eskainitako irratsaioak, Julian Belokiren zuzendaritzapean.
EITBk web orri bat sortu dio EKT ikastaroari bere webgunean

Ikasturte honetan ere Euskadi Irratia jarraipen estua egiten ari zaio Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluari, orain bi urte egin zuen moduan. Oraingoan, Joanes Imaz kazetaria ari da parte hartzen graduondoan, eta bertako saioetan oinarrituta, irratsaio bereziak prestatzen ari da Jakin minez irratsaiorako. Saioak asteartero izaten dira arratsaldeko 21:30ean, Julian Beloki kazetariak aurkeztuta. Errepikapena, aldiz, igande gauetan, 22:30ean. Berritasuna izan da orri bat eskaintzea EKT izenarekin, eitb.com webgunearen barruan.

Berez, Jakin minez irratsaioa Euskadi Irratiaren ahalegina da unibertsitatea irratira gerturatzeko. Bertan, unibertsitateei buruzko informazioa ematen da, ikasketa berrienak non dauden esaten da, ikasleei eta tesigileei ematen zaie hitza, eta atzerriko unibertsitateen eskaintza ematen da jakitera.

 

590 (id: 2841443)Eneko Barberena, lehenengoa ezkerretik hasita

 

 

Ikasleak, oso pozik

EKT irratsaioak hiru ikasle elkarrizketatu ditu Gabonak osteko lehen irratsaioan. Erika Lagoma lesakarra (Bertsozale Elkartea), Manuel Moreno ermuarra (Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioa) eta Eneko Barberena arrasatearra (Txatxilipurdi Elkartea). Hauen iritziz, “lujo bat da” asteazkenetan ohiko lana utzi eta Eskoriatzara etortzea euskal kulturgintzaren transmisioaz aritzeko. Nota jarri behar-eta, 8,5 - 9 jarri diote ikastaroari. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE