Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Onartu du aurrez biktimarekin arazoak izan zituela
Labankaden egunean "Gasteizen" zegoela adierazi du auzipetuak
Iaz 33 urteko gizonezko batek beste bati bi labankada eman zizkion San Andresen. Aste honetan epaiketa egin da, eta auzipetuak deklaratu du bera egun horretan "Gaitezen" zegoela. Biktimak erantzun du erasotzailea auzipetua izan zela, eta aurrez "bi liskar" izanak zituztela.

595.Azeri.Kalea.GOOGLE-MAPS (id: 3144151)


Argazkia: Google Maps / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko abenduak 4, asteartea

 

2017ko apirilaren 1ean pertsona bat bi labankadaz eraso zuten San Andresen, eta aste honetan epaiketa egin da Donostiako Probintzia-Auzitegian.

 

Auzipetuak (33 urteko gizonezko arrasatear bat) ukatu egin du labankadak eman zituenik, eta epaiketan adierazi du erasoaren egunean "Gasteizen" zegoela.

 

Bere hitzetan, asteburu horretan bere neskalagunarekin zegoen, eta "neskalagunaren lagun baten etxean" egon zen. "Arrasatera astelehenean itzuli" omen zen "normaltasunez".


Dena den, auzipetuak onartu du biktimarekin "lehenago bi iskanbila" izan zituela biktimarekin, beste egun batzuetan, Arrasateko "diskoteka batean eta kasino batean".


Iskanbila horien ostean, auzipetuak azaldutakoaren arabera, bere kotxeko kristalak "puskatu" zizkion norbaitek.


"Ez dakit nork puskatu zizkidan, ez nekien berak [biktimak] apurtu zizkidan, eta horregatik ez nuen salatu". Auzipetuaren testigantza bere neskalagunak berretsi du.


Era berean, bere abokatuak kritikatu du ikerketa "negargarria" izan dela, "ez delako behar bezala ikertu". Ondorioz, ez da frogatu auzipetua erruduna denik, eta abokatua absoluzioa eskatu du.


Biktimak, baina, erantzun du auzipetuarekin arazoak izan zituela, labankaden eguna baino lehen: akusatuak "jipoi bat" eman zion eta "bizikleta lapurtu" zion. Horien ondorioz, biktimak auzipetuari "kotxeko bi kristal apurtu" zizkiola onartu du.


Alabaina, biak "akordio batera iritsi" ziren, auzipetuak biktimari "kristal bat behintzat konpon" ziezaion.


Testuinguru honetan, eta labankaden egunean, biktimak auzipetua ikusi zuen beragana hurbiltzen, eskuan labana bat zeramala:


"Nik esan nion 'horrekin ez John' eta ospa egiten saiatu nintzen - adierazi du biktimak epaiketan - , baina berarekin zegoen pertsona batek zangotrabatu ninduen, eta lurrera erori nintzen. Orduan nire atzean jarri zen eta labankadak eman zizkidan".


Biktimak azaldu duenez, ihesari eman zion baina auzipetuak atzetik jarraitu zion "akabatu egingo ninduela oihukatuz". 300 bat metro egin ostean, eta arnasa hartzeko zailtasunak zituenez, parking batean ezkutatu zen biktima.


Hala ere, bertatik alde egin behar izan zuen, auzipetuaren lagun batzuk inguruan zebiltzalako. "Polizia iritsi zenean, hiltzear nengoen".


Fiskaltzat ez ditu egitzat hartu auzipetuaren hitzak, bai ordea biktimarenak, eta fiskalak eutsi dio 13 urteko kartzela zigorraren eskaerari.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE