Testua: mondraberri.eus / Goiko argazkixa: Maixa Lizarribar, artxibokoa / Beheko argazkia: Trikitixa Alkartia / 2019ko abenduak 2, astelehena
Atzo atsaldean Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVIII. Txapelketa jokatu zan Zaldibarren, nazio mailako trikitixa alkartiak antolatuta.
Parte-hartzailiek 4 pieza jo behar izan zittuzten: Bizkaiko trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina.
Mirari Plazaola mondrauetarrak [goiko argazkixan, ezkerrian], Irati Arzelus lazkaoarraz bikotea eindda, puntuazio altuena lortu auen: 132'35 puntu. Zorionak bikote!
Erlazionatutako albistia:
Mirari Plazaolak Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketa irabazi dau
2018ko agorrilaren 6an publikatutako albistea