Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta:

"Igandeko hauteskundeetan bozkatu asmo duzu?"

Arrate Landa Bidaburu, Josetxo Garmendia, Igone Mendizabal eta Juanjo del Valle 'Parron'-ek parte hartu dute gauko inkestan.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 4, astelehena

 

Domeka honetan estatu mailako hauteskundeak egingo dira, bigarrenez aurten. Herritarrak oro har egungo politikarekin haserre daude, nazka eragiten die, asperturik daude,... Inkesta batzuen arabera, abstentzioa %33 ingurura igoko da. Domekako hauteskundeetan bozkatuko duzu?  

 

 

150.Inkesta.Bozkatuko.Igone.Mendizabal (id: 6440516)

Igone Mendizabal:

 

"Bai, normalean baino gogo gehiagorekin gainera, oraingoan kontra egin behar delako, eta horretarako beharrezkoa da bozkatzea. Etxean geratuz gero, haserrea edota ezinegona ez dira islatuko".

 

"Norberak jakingo du nori eman botoa, baina bozkatzea beharrezkoa ikusten dut, orain inoiz baino gehiago".

 

 

150.Inkesta.Bozkatuko.Juanjo.Del.Valle.Parron (id: 6406080)

Juanjo del Valle, 'Parrón':

 

"Bai, bozkatuko dut, baina ez dut argi ikusten hauteskundeek egoera politikoa konponduko dutenik. Izan ere, badirudi hauteskundeetan inork ez duela gehiengo zabalik lortuko, inkesten arabera. Ondorioz, berdinetan egongo gara".

 

"Ezkerra bere aldetik doa eta eskuma bestetik. Hauteskundeak baino beharrezkoagoa da politikariek eta batez ere alderdi politikoek euren jokabidea aldatzea. Ezkerrak normalean ez dira euren artean ados jartzen, eskumak ordea zoritxarrez gehiagotan adosten dute".

 

 

150.Inkesta.Bozkatuko.Arrate.Landa (id: 6422813)

Arrate Landa Bidaburu:

 

"Nik uste dut bozkatzea beharrezkoa dela, izan ere, Ezkerrari bozkatzeko asmoa dugunok bozkatuko ez bagenu arazoa okertuko litzateke".  

 

"Egoera politikoa eskasa da, eta inkestek diotenez, orokorrean eskumak eta Vox-eko ultraeskuinak igo dezakete boto kopuruari dagokionean. Uste dut hauteskunde hauek ez dutela arazoa konponduko".  

 

"Guk ez badugu parte hartzen beste batek parte hartuko du eta gugatik erabakiko du. Beraz, gure iritzia eman beharra dugu".


 

150.Inkesta.Bozkatuko.Josetxo.Garmendia (id: 6458267)

Josetxo Garmendia:

 

"Bai, bozkatuko dut. Politikan gezurrak dira nagusi, politikarien artean trikimailuak egiten dituzte, eta adibidez black txartela bidegabe erabiltzeagatik kondenatua izan arren, gero enpresa handi bateko zuzendaritzan jartzen dute".

 

"Lapur asko daude politikan, ez dakit politikan sartu zirenean euren asmoa hori zen edo ez, baina urteek aurrera egin hala degeneratzen dute. Politika diruaren eta boterearen menpe dago".

 

"Azken urteetako adibiderik argiena Felipe Gonzalez izan da, erabat degeneratu da, egin dituen gauza ezberdinetan. PPkoek kareta gutxiagotan erabiltzen dute, esaten dutelako garrantzitsuena dirua dela, gai sozialak neurri handi batean alboratzen dituztelako,... Baina azkenean besteak ere antzekoak dira".

 

"Orain dela gutxi irakurri dudan bezala, bozkatzea da politikariek uzten diguten eskubide bakarra. Hauteskundeekin behintzat ahaleginduko gara politika zuzentzen".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE