Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazki galeria]

Arizmendi Ikastolak Gaztelupeko batxilergoko proiektu berria aurkeztu du

 (id: 2762572)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko martxoak 29, ostirala.

 

Arizmendi Ikastolak Gaztelupe guneko batxilergoko proiektu berria aurkeztu du gaur goizean.  Jon Iñaki Etxezarreta Arizmendi Ikastolako zuzendariak eta Elena Errasti Gaztelupeko zuzendariak  IZEN proiektu pedagogikoa aurkeztu dute. Proiektu berri honen helburua, azaldu dutenez Etxezarretak eta Errastik," bizitzako egoerei aurre egiten dien pertsona heztea da. Horrek ikaslea irtenbidea behar duten egoera errealen aurrean jartzea eskatzen du. Horretarako edukiak eskuratuko ditu, eta bakarka edo taldean, modu aktiboan lan eginez, irtenbideak proposatuko ditu".

 

 (id: 2777346)Helburu hau lortzeko, Arizmendik garrantzi handia eman dio arkitekturari. Gaztelupeko gunean aldaketa handiak izan dira. Ahinitze Errasti arkitektoak eta Nondiko kideak arkitektura proiektuaren aurkezpena egin du. "Arkitekturak agertoki izan behar du, esperientzia ezberdinak bizitzeko gonbitea eginez, eta erabiltzaileari egoera pedagogikoak gertatzeko bidea erakutsiz. Horretarako, eremu berdin batean, ezaugarri arkitektoniko desberdinak proposatu ditugu, barne zirkulazioa eta ingurune anitzak sustatuz".

 

 (id: 2792894)Ekitaldiaren hasieran  Etxezarretak Arizmendi Ikastolako lehendakari berria aurkeztu du, Goreti Maturana. Arizmendiko abesbatzak bi abesti interpretatu ditu ekitaldiaren hasieran harrera giza. Bertaratu diren artean, Maria Ubarretxena alkatea, Ander Garai EAJko zinegotzia, Eneko Barberena EH Bilduko zinegotzia eta Maider Morras EH Bilduko alkategaia egon dira.  Ondoren, aurkezpenean parte hartu dutenek Gaztelupeko eraikinean egin diren lanak bisitatu dituzte, baita ere, Batxilergoko lehenengo mailakoek martxan jarri dituzten proiektuak.

 (id: 2809247)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE