Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Al-Andalus elkarteak antolatuta

Andaluziarrak Errozioa ospatzen dabiltza

 (id: 2781974)Testua, argazkiak eta bideoak: Marijo Simon. 2019ko uztailak 7, igandea.


Al-Andalus elkarteak antolatuta, andaluziarrak Errozioa ospatzen dabiltza Arruena parkean. Arabatik, Bizkaiatik, Kantabriatik eta Gipuzkoa osotik etorritako elkarteek goiz-goizetik musikaz eta kolorez bete dute Musakolako kaleak. Zazpi urtean behin artzainez janzten dute Ama Birjina, tradizioari jarraituz, eta hala ikusi dute gaur Arrasatera etorritako ehunka andaluziarrek.


 (id: 2793485)Goizeko 10:00etan Al-Andalus elkartearen egoitzan bildu dira  erromesak, eta Rocioko Amabirjinarekin prozesioan Santa Teresa elizaraino joango dira. Bertan erromesen meza eta lora eskaintza egin dira. 

 

Ondoren, erromesek  Arruena parkeraino ibilbidea egin dute, eta erromeriari hasiera eman diote. Arratsaldeko 19:00etan, Lasarte-Oriako Semblante Rociero abesbatzak amaiera emango dio jai egunari.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE