Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Eguzkia eta beroa izango dira nagusi egubakoitzera arte
Tenperatura altuak espero dira egunotarako, eguena eta egubakoitza egunik beroenak izango direlarik. Asteburuan, ostera, tenperaturek behera egingo dute.

300 (id: 2724110)

 

Testua: K.C./Irudia: Euskalmet- 2012/08/08

 

Atzo, martitzena, igarri genuen eguraldiaren aldaketa dagoeneko eta egubakoitzera bitartean, egun bero eta eguzkitsuak izango dira nagusi.

 

Asteburuan, ostera, tenperaturek nabarmen egingo dute behera, lainoak ugarituz eta euria egiteko aukerarekin. Atzo 30º inguruan izan ginen gurean eta Euskalmetek iragarri duenez, gaur 35ºko maximetara iritsi gaitezke.

 

Goizeko lehenengo orduetan, egunotan aurkitzen ari garen moduan, behelainoak estaliko du zerua, baina goizak aurrera egin ahala, oskarbi geratuko da. Eguena eta egubakoitza izango dira, ostera, egunik beroenak eta egun hauetarako, Euskalmetek 38º inguruko maximak iragartzen ditu Arrasaten. Gauean ez du larregi freskatuko giroa eta 20º inguruan izango da merkurioa.

Euskalmet webgunera lotura hemen.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE