Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ikuspuntu feministatik eta helburu hezitzaileaz

Intxorta 1937k "Educación, Memoria e Historia" liburua argitaratu du

Arrasateko kultur elkarte honek aste honetan aurkeztu du liburu berria, hain zuzen, 11 adituk egina. Aipatzekoa da portada Helena Azkarragaurizar artista arrasatearra diseinatutakoa dela.

450.Emak.Memoria.Aurkezp.INTXORTA37 (id: 3139654)


Portadako irudia eta argazkiak: Intxorta 1937-Helena Azkarragaurizar / Testua: GLH / 2015eko urriak 12, astelehena

 

Arrasateko Intxorta 1937 Kultur Elkarteak "Educación, Memoria e Historia de las mujeres vascas. Lecturas feministas" liburua aurkeztu zuen asteartean UPVko Donostiako campusean.

 

Liburu honek 11 adituren ekarpenak jasotzen ditu, ikuspegi feministatik eta helburu hezitzailarekin.

 

Aipatzekoa da portadaren diseinua Helena Azkarragaurizar artista arrasatearraren ardura izan dela, argazki zahar batean oinarrituta.

 

Intxorta 1937ko Julia Mongek idatzia du liburu berriaren hitzaurrea, eta honako hau duzue hitzez hitz:

"Intxorta 1937 Kultur Elkarteak erronka berri bati ekin dio liburu-ale hau argitaratzean. Bertan, ikuspegi feminista batetik abiatuta, eta helburu hezitzailearekin, Euskal Herriko emakumeon oroimenaren, heziketaren eta historiaren irakurketa desberdinak uztartzen dira.

 

Oraingo hau ez da lehenengo aldia Elkarteak bere gain hartzen duela emakumeon kontakizunak, bizitzen istorioak, edo eta lorpenak aireratzea, oso kontzienteak baikara oroimen hauek orain jaso ezean, historia hegemonikoaren uretan galtzera kondenatuta daudela.  

 

Memoria sozialean sartzeak, eta bazterretatik erdigunera ekartzeak, hainbat  isilune urratuta bizipen horiek historia bizirako erditzea eskatzen dute. Hezkuntza prozesu kolektiboan emakumeak ikusaraztea “ekintzaile aktibo” legez,  hori da gure apustua  berdintasunaren alde, inklusioaren alde, finean, gizarte justiziaren alde.

 

Aurkezten dugun lanarekin gure arbasoekin lotzea gura dugu, eta hainbestetan ukatu zieten euren historia balioan jartzea.

 

Autoreen konplizitateak eta ahaleginak argitaletxeari aukera eman diote gogoetarako (hausnarketarako) eta elkarrizketarako abagunea sortzeko. Aldarrikatzen dugun egia, justizia eta erreparazioarekin bat eginik, beste gizarte eredu bat finkatu nahi dugu.

 

Egileei eskertzen diegu kapitulu bakoitzean egindako ekarpenak. Guztien artean posible egin dute historia zapaltzaileak isilarazitako gertakariak arakatzea eta aztertzea.

 

Lan hau aurrera ateratzea aberasgarria izan da, eta proposamen berriekin gure ikuspegiak zabaldu ditugu: gizarte-memoria, emakumeen oroimenak, kontakizun mnemonikoa…, finean, indartu dugu Oroimen Historikoaren berreskurapenaren eremua zabaltzeko gure borroka.

 

Mila esker aukera honengatik, zuen laguntzagatik, “ezinezkoen argitalpenen” honengan jarritako konfiantzagatik, Elkarteari emandako errekonozimenduagatik.

 

Oraingo erronka lan hau hedatzea da, eta Zaida Fernándezen hitzak erabilita, "Gure lana da euren (emakumeen) historia ezagutaraztea, erreskatatzea, ikustaraztea, merezi duen errekonozimendua lor dezan, etorriko diren emakumeen eta gizakumeen belaunaldiek jaso dezaten memoria hori".

 


450.Emak.Memoria.Aurkezp2.INTXORTA37 (id: 3118964)

Liburuaren egileen kurrikulumak

 

Karmele Bujan Vidales
Hezkuntza Zientzietan doktore. Donostiako Magisteritza Eskola Unibertsitarioko Didaktika eta Hezkuntza Antolakuntza Sailean dihardu. Bere ikerketa ildoak aniztasunaren trataeran oinarritzen dira.


Luz Maceira Ochoa
Heziketa-ikerketetako doktore eta genero ikasketetan aditua. Deustuko Unibertsitatean lan egiten du. Eremu desberdinak aztertzen ditu, haien artean, memoria sozialeko ikasketak.

 
Itziar Rekalde Rodríguez
Pedagogian doktore, baita UPV/EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean irakasle ere.  


Izaskun Orbegozo Oronoz
Zuzenbidean lizentziatua. Kriminologoa. Kriminologiaren Institutuan ikertzaile.

Begoña Gorospe Pascual
Lan-Harremanetako Gradudun-Titulua.  Emakumeen Ikasketak eta Genero-Sistemak Masterra. Ekintzaile feminista.

Pilar Aristizabal Llorente
Pedagogian doktore. Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle Gasteizko Irakasle Eskolan. Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan eskolak ematen ditu.

 

Karmele Perez Urraza
Pedagogian doktore. UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako irakasle. Ikertzaile Araka taldean, GARAIAN ikerketa talde egonkortuan eta 11/54 UFIan.

 

Begoña Bilbao Bilbao
Pedagogian doktore. UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako irakasle. Ikertzailea Araka taldean, GARAIAN ikerketa talde egonkortuan eta 11/54 UFIan.

 

Gurutze Ezkurdia Arteaga
Pedagogian doktore. UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako irakasle. Ikertzailea Araka taldean, GARAIAN ikerketa talde egonkortuan eta 11/54 UFIan.

 

Pello Aramendi Jauregi

Hezkuntza Zientzietan doktore. UPV/EHU-ko Didaktika eta Hezkuntzaren Antolakuntza Sailean lan egiten du. Nerabezaroa eta aniztasunaren trataera ikertzen du.

 

Zaida Fernández Pérez
Soziologo. Emakumeentzako Jabekuntza Eskoleko ikasle eta irakasle da, Ermuko Emakumeen Topalekuko dinamizatzailea, berdintasunerako ikertzaile eta militante feminista.

 

 

450.Emak.Memoria.Port.INTXORTA37 (id: 3811371)

 




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE