Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txorbela Otxoteak antolatuta
Arrasateko II. Otxote topaketa egingo da larunbatean
Urriaren 12an, eguerdiko 12:00etan San Frantzisko elizan lau otxote elkartuko dira: Baionako Enara, Portugaleteko Danok Bat, Errenteriako Karbala eta Txobela Otxotea.

 (id: 2740633)Testua eta kartela: Txorbela Otxotea. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko urriak 7, astelehena.


Urrian 12an,  50 urte beteko dira Arrasaten otxote txapelketa egin zenetik. Orduan bost otxotek egin zuten lehia:


Portugaleteko Danok bat.

Añorgako Ertizka.

Errenteriko Karnaba.

Durangoko Astarloa.

Tolosako Leidor.


Irabazlea Portugaleteko Danok Bat izan zen. Hori dela eta, Arrasateko II. Otxote topaketa antolatu du Txorbela otxoteak. Orduko otxote batek, eta beste baten ondorengoek parte hartuko dute, Danok Bat eta Karnaba.


Bestalde, emakumeek ere euren lekua izango dute, urriaren 12an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, San Frantzisko elizan egingo den kontzertuan. Baionako Enara Otxoteak ere bertan izango da.


EGITARAUA:


Enara:


Fandango…………………………………………Herrikoia, Jordi Freixaren moldaketarekin.

Bring me Little water, Silvy….….Huddy W. Ledbetter, Moira Smileyrek moldatuta.


Zuzendaria, Jordi Freixa.


Danok Bat:


Ecchi di pace…………………………………………………………………….…….Raffaele Casimiri.

Oh! Pepita………………………………………………………………………………….……….A. Muller.


Zuzendaria, José Moisés Egaña Azpeitia


Karnaba:


Souliko……………………………………………………………………..….J.M. Bastidak moldatuta.

Axuri Beltza………………………………………………………………………..J. Bustok moldatuta.


Zuzendaria, Sergio Zapirain.


Txorbela:


Goizeko Izarra……………………………………………………………………………….Santesteban.

Bi eusko abesti……………………………………………………………………..……B. Sagastizabal.


Zuzendaria, Arturo Goicoechea.


Kontzertua bukatzeko, denok batera, Zapirainen Txanton Piperri operako 'Euskal herriko kanta' abestuko dute.  Ondoren, Arrasateko kaleetatik bakoitzak nahi dituen abestiak abestuko ditu arratsaldeko 14:30ak arte.

 (id: 2770580)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE