Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

 
Dick eta Mirian Emanuelsson, Irati tabernan

Bi erreportarik Kolonbiako egoeraren testigantza eman dute

Erreportariek hitzaldian azaldu zuten Kolonbian paramilitarrak guerrillak baino lehenago sortu zirela. Alegia, FARC autodefentsa gisa sortu zirela. Egungo Habanako negoziaketez ere hitz egin zuten. “Euskal Herriak, Latinamerikak bezala, opresio kolonialista jasaten du”, gehitu zuten.

590.Kolonb.Hitz.Hizlariak (id: 5089808)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2014ko apirilak 23, asteazkena


Arrasateko Askapenak eta Irati tabernak antolatuta, hitzaldia eman zuten atzo Dick Emanuelsson eta Mirian Emanuelsson kazetariek.


Mirian hondurastarra da eta Dick suediarra. Biek Kolonbiako egoera bertatik bertara bizi izan dute, eta hortaz informatu izan dute.


Bizipen horietan oinarrituz, “Construyendo caminos hacia la nueva Colombia” hitzaldia eman zuten atzo arratsaldean Iratin.


Herritar mordoxka bat bertaratu zen, hain zuzen, Kolonbiako oihaneko borrokari buruzko lehen eskuko informazioa jasotzera.


Bi gai nagusi landu zituzten hitzaldian: Kolonbiako egungo testuinguru politikoa eta Habanako bakerako elkarrizketak.


Dick Emanuelsson Kolonbiatik irten behar izan zuen mehatxuengatik. Halaber, eskumako gobernuen presioa jasan ohi dute.


Hitzaldian eskertu dute Euskal Herrian eta zehazki Arrasaten jasandako harrera beroa. Marian Emanuelssonek alderatu ditu bi errealitateak:


“Euskal Herriak, Latinamerikak bezala, opresio kolonialista jasaten du”. Zenbait gauzek harritu dute: “Zuen independentziarako grinak, hizkuntzaren defentsa, presoen argazkiak jartzeagatik atxilotuak izateak,...”.


Independentziaren definizio bat eman du: “Independentzia da gu beti izan garen bezala izaten jarraitzea”.


Honduraseko egoera politikoak ere toki bat izan du hitzaldian, eta hizlariek azpimarratu dute Askatasunaren Alderdi berriak hauteskundeak irabazi dituela, bipartidismoari amaiera emanez.

 

590.Kolonb.Hitz.Herritar (id: 5112891)


Kolonbiari dagokionez, Dick Emanuelsson 1980an iritsi zen eta “berataz maitemindu nintzen”.


Azaldu du “paramilitarrak guerrillak baino lehenago antolatu zirela, 1958an”. Biolentzia horri erantzuteko 1964an FARC (Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia) sortu ziren, autodefentsarako sortuak.


“Kolonbiako mugimendu ezkertiarraren historia oso biolentoa izan da, eta estatuak beti biolentziarekin erantzun du”.


Baita 1990eko bake prozesuan ere: “Kolonbiako gobernuak odoletan ito zuen, torpedeatu zuen”.


Dick Emanuelssonek azpimarratu zuen Unión Patriótica, 1984an sortua, mugimendu ezkertiarrak batu zituena.


Batasun honek botoen %7 lortu zuen, eta oligarkiak gerra zikinarekin erantzun zuen: Unión Patrióticako lehendakaria akabatu zuen. Are gehiago: Alderdiak lortutako 32 alkateetatik 30 erail zituen.


Beste datu esanguratsu bat: “Orain arte 3.000 sindikalista baino gehiago erail ditu estatu terrorismoak”.


Gaur egun Kolonbiako bake prozesua abian da, Habanako (Kubako) negoziaketekin. Dick Emanuelssonek aholkatzen du bake prozesua “prisa barik egitea, atzerapausorik eman ez dadin, historia errepika ez dadin”.


Kazetari honek azpimarratzen du “Habanan bezala, Kolonbian ere bake-giroa izatea, baina gobernuaren erantzuna ezezkoa izan da, eta bitartean erabateko gerra dago oihanean”.


FARCek zera erantzun izan du: “Gu hemen ez gaude armak entregatzeko, baizik eta Kolonbian gizarte-eredu berri bat sortzeko”.


Azken urteetan nekazarien, indigenen,... borrokak berrindartu dira, eta “horregatik Santos lehendakariak bake-prozesua hasi behar izan zuen”. Borroka horiek “indarren korrelazioa aldatu zuen Kolonbian”.


FARCek 454 proposamen egin ditu lege berriak lortzeko nekazaritzan, zergei dagokienez, arlo publikoan parte hartzeko,...


Emanuelsson kazetariek etorkizun gazi-gozoa aurreikusten dute: “Baikortasunez ikusten dugu indar korrelazio berria, baina oso zaila ikusten dugu gobernuak bere politika aldatzea”.


Oro har, Venezuelako Hugo Chavezen garaipenak Hego Amerikan zehar “izpiritu askatzailea zabaldu du”.


Hitzaldian, galdera eta eskeren txandan, herritar batek galdetu die ea ze funtzio daukan emakumeak guerrillan.


“Ahotsa eta autoritatea dauzka – erantzun du Mirian Emanuelssonek –  eskubide berberak dituzte, emakumeak eta gizonak berdinak dira guerrillan”.


Dick Emanuelssonek 2012an egin zuen oihanean orain arte bere azken erreportajea: “Emakumeak guerrillarien %40a dira, oso gogorrak gainera. Kontuan hartu behar da kaminatak egun osokoak, gauez,... izaten direla sarritan”.


Era berean, nabarmendu zuen “guerrillariari ematen zaion formazioa, militarra baino, politikoa da, politiko soziala”.




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE