Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekainaren 14an jokatuko da San Juanetako mus txapelketa
Gaur jakinarazi dute antolatzaileek 19. San Juanetako mus txapelketaren data eta lekua. Datorren ekainaren 14an izango da, 16.00tan hasita Buenuena tabernan. Bikote bakoitzak 40 euro jarriko ditu eta saria eskudirutan banatuko da.

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Kartela: Roman Lopez / 2015eko ekainaren 4a, eguena



300 (id: 2734460)Datorren asteko asteburuan, ekainaren 14an egingo dute 19. San Juan mus txapelketa. Aurtengo honetan Buenuena taberna aukeratu dute txapelketako egoitza moduan, eta hala, datorren ekainaren 13an arratsaldeko 16.00tarako jarri dute zita bertan.

 

Txapelketa zortzi errege eta zortzi batekokin jokatuko dute, zazpi hamarreko hiru jokotara. Parte hartzen duen bikote bakoitzak 40 euro jarriko ditu eta gerora, batutako diruaren erdia irabazleentzat joango da. Bigarrenak batutakoaren laurdena eramango du, eta hirugarrenak %15a. Guzti hauentzat eta laugarren sailkatzen den bikoteentzat gainera, jateko produktuz osatutako opari sorta ere izango da. Opari hauek erdiko kaleko Merche dendan ikusgai daude gainera.

 

Informazioa gehiagorako Buenuena tabernara deitu dezakete interesatuek, 943797936 telefonora hain zuzen.

 

 


Mondraberriren oharra: Txapelketa 14an jokatuko da eta ez 13an atzo aipatu genizuen bezala. Oraingo albistean data zuzena da. Barka akatsa.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE