Testua eta argazkiak: Mondraberri. 2019ko abuztuak 4, astelehena.
Udalako Jaien azken eguna izan zen atzo eta ez zirudien jaiak ospatzeko egunik aproposena. Abuztuak 4 (Celedoneko jaiak ondo ondoan...), eguraldi txarra eta igandea izanda askok etxean geratu ziren eta ez zuten inongo planik egin. Hala era, askok Udalako jaiez gogoratu ziren eta 'El Bille'-ren kontzertura igotzea erabaki zuten.
Bertaratutakoek gustura egin zuten dantza flamenko soinuez. Txalo beroak jaso ditu arrasatearrak, eta ohikoa denez, Iker Alonso gitarra-jolea izan du alboan.
Kontzertu aurretik eta ostetik Ikimuri DJ arrasatearraren musikarekin dantza egiteko aukera egon zen baita ere.