Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lapatza enpresa batasunari 1,6 milioi euroko zigorra jartzea proposatu du Diputazioak
Deskargako lanak egiten ari da.

MONDRABERRI / 2014ko martxoak 28, ostirala


 

300 (id: 2636779)33 urteko langilearen heriotza eragin zuen lan istripuan ardura izan zuela ebatzi dute Aldundiak eta Segimendu Batzordeko sindikatuek

GI-632 errepideko lanei segimendua egiteko Jarraipen Batzordea osatu zuen Aldundiak sindikatuekin, eta batzorde hori gaur elkartu da berriro. Bilera horretan, besteak beste, 2013ko irailaren 18an obra horretan Jose Ignacio Alkorta Retegiren heriotza eragin zuen lan istripuaren harira Osalanek eta Lan Ikuskaritzak kaleratutako txostenak aztertu dituzte Aldundiak eta sindikatuek. Txostenek diotena aztertu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak uste du Lapatza Aldi Baterako Enpresa Batasunak baduela ardura, izan ere, txostenek diote enpresa batasunak ez zituela bete kontratuko betebeharrak segurtasun eta osasun arloan. Horregatik, kontratazio pleguetan jartzen duenaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,6 milioi eurotako zigorra ezartzea proposatuko du, eta espedientea abiarazi du. Larraitz Ugarte diputatuak Segimendu Batzordean parte hartu duten LAB, CCOO eta UGTko ordezkariek lagunduta eman du erabakiaren berri hedabideen aurrean, eta diputatuak azaldu duenez, “obra hau egiteko pleguetan jartzen duena aplikatu dugu, zigor handia da eta espero dugu horrelakorik berriro egin beharrik ez izatea, izan ere, horrek adieraziko luke lan eta segurtasun baldintzak betetzen ari direla obra honetan eta, beraz, langileak segurtasunez ari direla. Espero dugu enpresa guztiek dagokion garrantzia ematea segurtasunaren gaiari eta era horretan lan istripuak gutxitu ahal izatea. Aldundiarentzat hasieratik oso garrantzitsua izan da lan arloko segurtasuna, herritarren ongizaterako ezinbestekoa baita arlo horretan erakundeek zorrotz jokatzea”.

Segimendu Batzordean parte hartu duten LAB, UGT eta CCOO sindikatuekin adostu da zigor proposamena, eta obra horren segimendua egiteko konpromisoa berretsi dute.

Bestetik, Aldundiak gogorazi nahi du aste honetan bertan Diputatuen Kontseiluak erabaki duela hil zen langilearen kasuan herri akusazio gisa aurkeztea epaitegien aurrean. Lan istripu horren harira Bergarako lehenengo instantzia eta instrukziozko 2. epaitegiaren aurrean 548/13 aurretiazko diligentziakdaude martxan, eta hain zuzen prozedura horretan aurkeztuko da Aldundia herri akusazio gisa. Izan ere, Aballa enpresako arduradunena aurkako kriminalitate zantzuak egon daitezkeela uste, hainbat arau hauste larri gertatu baitziren, eta Aldundiari dagokio herritarren eta langileen eskubideak defendatzea arau hausteen aurrean.

Azkenik, Larraitz Ugartek gogorarazi du Aldundiak istripua gertatu ostean kautelazko neurri gisa Aballa enpresa lanetatik kanpo utzi zuela, eta orain baieztatu da erabaki hori egokia izan zela, eta beste langile batzuk arriskuan jartzea saihestu zela, argi geratu baita enpresa horrek erabiltzen zituen makinak eta abar ez zeudela egoera onean eta arriskutsuak zirela.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE