Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bergaran eta Eibarren lehiatu dira Dorletako Amako txirrindulariak
Jubenil mailan, Iñigo Aramburu (35.postua) izan zen gure ordezkaririk onena Bergaran eta kadeteetan, Martin Abarrategi (30.) izan zen lehen arrasatearra Eibarreko helmugan.
 (id: 3058962)
Ibai Trebiño / 2017-04-10 (argazkiak: Dorletako Ama TXE)

Txirrindularitzak ez du treguarik ematen eta gure ordezkariak Bergaran eta Eibarren izan dira asteburuan. Jubenil mailan, Bergarako saria ospatu zen atzo eta bertan Iñigo Aramburu izan zen Dorletako Amako txirrindularirik onena, 36. postua lortuta. Aviron Bayonnais taldeko Patxi Darthayette lapurtarrak irabazi zuen 81 kilometroko proba, 10 kidek ostatutako ihesaldian sprintera irabazi ostean. Tropel nagusian helmugaratu ziren Iñigo Aramburu (35.) eta Andoni Azkarate (46.) eta 10 segunduko atzerapenarekin helmugaratu zen Liher Unzueta (55.), sailkapeneko hirugarren arrasatearra.
 
 (id: 2860471) 
Kadete mailan berriz, Eibarren aritu dira asteburuan gure txirrindulariak. 63 kilometroko ibilbideari ekin behar izan zioten txirrindulariek, Xabier Isasi garaile izan zelarik. Bi segunduko atzerapenarekin helmugaratu zen tropel nagusia eta bertan, lehen arrasatearra -Martin Abarrategi (30.)- helmugaratu zen. Oihan Uroz 65. postuan sailkatu zen eta Koldo Zubia 78. postuan. 

Apirilaren 13an, jubenilak Durangon  

Aste santuetako ospakizunen barruan, jubenil mailako XXXIII. Tabira saria lehiatuko da ostegun honetan Durangon (Bizkaia) eta bertan portabicis.com taldeko txirrindulari arrasatearrek hartuko dute parte.

Kadeteek ordea ez dute lasterketarik lehiatuko asteburuan eta hurrengo hitzordua apirilaren 22an izango dute Altsasun. Infantil, alebin eta benjamin mailako txirrindulariak datorren apirilaren 22an lehiatuko dira Antzuolan. 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE