Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko uztailak 20, larunbata.
Gaur goizean, Zapatuko Azokarekin batera, Debagoieneko VI. Txakolin Eguna ospatu da Seber Altube plazan. Bertako hiru txakolin ekoizlek postuak jarri dituzte: Otxia, Belaskua eta Murgialdai.
Eguerdiko 12:00etan Arteaga Jatetxeko Maider Larrañagak gidatuta, eskualdeko txakolinen dastatzea egin da. Bitartean Zaloña Aurreko baserriako hanburgesak probatzeko aukera izan da. Arrasateko Txistulariek azoka girotu dute.