Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Besaide Mendizale Elkartekoak Bizkaia aldean izan dira
Domekan Hormes eta Balmaseda arteko mendi martxa egin zuten, 21 kilometroko ibilbidearekin. Guztira 29 lagun animatu ziren irteera honetan parte hartzera.
I.B.G. / Argazkiak:  Ibon Irastorza / 2012ko irailak 24, astelehena

 

Iraileko egitarauan iragarrita zegoen bezala, Besaide Mendizale Elkarteko kideek irteera egin dute domeka honetan Bizkaia aldetik, San Pelaio eta Ordunte artean, hain justu ere. Guztira 29 lagun batu ziren atzo Garibaiko geltokian, eta 7:30etarako hartu zuten Bizkairako bidea.

 

Aditzera eman dutenez, 9:15etan Balgerri puntara heldu ziren, 1.106 metroko altuera duena.  Horren ostean Ordunteko mendilerroa zeharkatu zuten:  Ilso de las Estacas (1.038 metro), Maza de Pando (1.021 metro), Burgüeno (1.043 metro) eta Kolitza (874 metro).  Besaide Mendizale Elkarteko kideek guztira 21 kilometroko ibilbidea egin zuten, 6 ordu inguruko denbora behar izan zutela.

 

Azkenik, Balmasedaraino jaitsi eta bertan behar den moduan indarberritu ziren guztiak: bazkari eder batekin.  Arratsaldeko 17:00etarako Arrasaterako bidean ziren berriro ere.  Hona hemen ibilbidearen argazki galeria, Ibon Irastorzak bidalitakoa:

 


ARGAZKI GALERIA


1 (id: 3006708)

 

2 (id: 3044266)

 

3 (id: 3057575)

 

4 (id: 3070652)

 

5 (id: 3089485)

 

6 (id: 3101667)

 

7 (id: 3113942)

 

8 (id: 3125268)

 

9 (id: 3138641)

 

10 (id: 3151141)

 

11 (id: 3163043)

 

13 (id: 3187200)

 

14 (id: 3200305)

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE