Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko ekainak 24, San Juan Eguna
AEK eta AED-ko lagunek dragoi eder bat harrapatu dute gaur arratsaldean, eta Herriko plazan prestatu dute, herritarren gozamenerako.
Txuleta goxoak behar bezala prestatzen aritu dira Iker Agirreurreta, Pio Azkarate eta Oskar Elizburu.
Saltsan: Baina txuletaz gain, patata frijituak eta piper gorriak ere jarri dituzte saltsera hauek.
350 herritarrentzako afaria: AED-ko Itxaro Artolak jakitera eman digu 350 herritar inguruk gozatu dutela afariaz. Badaezpada 450entzako tokia zegoen.
Trikitixa: Trikitixa Eskolako lagunek otordua girotu dute doinu ezagunekin.
Txalaparta-irrintzia: Kike eta “Telle” txalapartari ezagunek bat egin dute Isa eta “Gran Danesa”-ren irrintziekin.
Tribial jolasa: Plaza-jolas hau Jon De Andresek aurkeztu behar zuen, baina gaixorik jarri da, eta Josu Zugastik hartu dio lekukoa. Irabazlearentzako sari ederra zegoen: urdaiazpiko eder bat.