Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Tremenda Jauria, Kumbia Queers, Koban,...

Emakumeen ahotsa ozen entzungo da Sanjoanetako kontzertuetan

Koban talde donostiarrak swing eta elektronika plazaratuko ditu ekainaren 26an. Zapatu honetan Tremenda Jauria kolektibo madrildarrak kunbia-punk, reggaeton feminista,... eskainiko ditu Txosnagunean. Jaialdi berean Kumbia Queers argentinarrak arituko dira.

Bideoak: Koban, Kumbia Queers eta Tremenda Jauria / Testua: mondraberri.eus / 2019ko ekainak 21, ostirala

 

Jaietako kontzertu garrantzitsuenetakoetan emakumeen ahotsak ozen entzungo dira, Txosnagunean eta Herriko plazan, besteak beste.

 

Bihar, zapatua, bi talde feministek zuzenekoa emango dute txosnagunean: Kumbia Queers argentinarrek kunbia borrokalaria eta punk-rock doinuak uztartuko dituzte.

 

Jaialdi berean, Tremenda Jauria madrildarrek ere doinu tropikalak feminismo klabean jendarteratuko dituzte, punk-rock ukituekin. Festia gaueko 22:00etan hasiko da.

 

Ekainaren 26an Koban taldearen txanda izango da. Talde donostiarrak swing, elektronika,... uztartuko dituzte trikiaren protagonismo handiarekin. Emanaldi hau Herriko plazan izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita. 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE