Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hamar batzorde eratzea onartu du

Udal-batzordeetarako lehendakariak onartu ditu Plenoak

Batzorde informatzaile horietan EAJ-PNV eta PSEko 9 zinegotzik jardungo dute lehendakari bezala. EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek ere parte hartuko dute.

Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 9, asteartea

 

Gaur arratsaldeko udalbatzarrak onartu du batzorde informatzaileak eratzea. Hauetako  bakoitzean 9 kidek jardungo dute: Elkarrekin Arrasateko 1ek, PSEko 1ek, EH Bilduko 3k eta EAJ-PNVko 4k.

 

 

150.Oscar.Garcia (id: 4909497)

Obrak, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoak Batzordeko lehendakaria:

  • Oscar Garcia Horrillo (PSE)

 

150.Yoana.Sanchez (id: 4934832)

Berdintasuna Batzordeko lehendakaria:

  • Joana Sanchez Herrero (PSE)

 

150.Ibon.Arrupe (id: 4961291)

Hirigintza, Iraunkortasuna eta Mugikortasuna Batzordeko lehendakaria:

  • Ibon Arrupe Aldecocea (EAJ-PNV)

 

150.Ander.Garay (id: 5000737)

Kiroletako Batzordeko lehendakaria:

  • Ander Garay Zabaleta (EAJ-PNV)

 

150.Ander.Garay (id: 5021189)

Barne-antolamendua Batzordeko lehendakaria:

  • Ander Garay Zabaleta (EAJ-PNV)

 

150.Maitane.Muñoz (id: 5045195)

Garapen Komunitarioa Batzordeko lehendakaria:

  • Maitane Muñoz Goikoetxea (EAJ-PNV)

 

150.Edurne.Unamuno (id: 5064010)

Hezkuntza eta Enplegua Batzordeko lehendakaria:

  • Edurne Unamuno Rodrigo (EAJ-PNV)

 

150.Juan.Ramon.Mendieta (id: 5096092)

Kultura eta Euskara Batzordeko lehendakaria:

  • Juan Ramon Mendieta (EAJ-PNV)

 

150.Amaia.Ceciaga (id: 5118004)

Tokiko Merkataritza Batzordeko lehendakaria:

  • Amaia Ceciaga Garmendia (EAJ-PNV)

 

150.Anuska.Ezkurra (id: 5141330)

Bizikidetza eta Parte-hartzea Batzordeko lehendakaria:

  • Anuska Ezkurra Zubizarreta (EAJ-PNV)
 
 
Elkarrekin Arrasatek positiboki baloratu du Berdintasunak batzorde propioa izateak. Izan ere, "eragile feministen lan eta borroken ondorioz, mahai gainean jarri dira aldarrikapen berriak".
 
"Espero dugu borondate politikoak baliabide ekonomiko eta pertsonalean ere islada izatea, erabaki estetiko soil bat izan ez dadin".
 
Hala ere, "batzordearen erantzukizuna Oscar Garcia bozeramaile duen alderdi sozialistak eramateak guztiz kontraesankorra iruditzen zaigu, azken legealdian bizi izandako aurrekariak ikusita".
 
Igor Urizar zinegotziak zehaztu du "ez daukagula ezer Joana Sanchezen aurka, eta ez dugula bere gaitasuna zalantzan jartzen, baina batzordeen banaketa aurpegia garbitzeko erabiltzea ezin dugu babestu".
 
EH Bilduk nabarmendu du "batzordeak, alderdi guztiok parte hartzen dugun neurrian, elkarlanerako foro nagusiak izan daitezke". Halere, Udal-gobernuak planteatu du batzordeak hilean behin egitea. Horrek ekar dezake "batzordeak deskargu hutsak izatea" EH Bilduk ohartarazi duenez.

"Hori ez da gure ustez batzordeen helburua", eta Udal-gobernuari zuzenduta, Kepa Urteaga zinegotziak adierazi du "hor erakusten duzuela berriro zein den zuen elkarlanerako intentzioa".
 
Bozketaren txandan, bozketaren emaitza ondorengoa izan da:
  • Aldeko botoak: 11 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Aurkako botoak: 8 (EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate) 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE