Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Fabrika batean lapurtzen saiatu dira

FABRIKA BATEAN LAPURTZEN SAIATU DIRA

595.Argatek.2018 (id: 3008749)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko maiatzak 3, osteguna


Igande goizaldean ezezagun bat edo batzuk Zalduspe guneko enpresa batean osten ahalegindu ziren.


Enpresa hau orain ARGATEK deitzen da (Arrasateko Galdaragintza Teknikoa), eta lehengo ASMOBI enpresaren ondorengoa da.


Izan ere, enpresa ezaguna itxi ondoren, hainbat langilek proiektuari eutsi zioten, eta fabrika berrabiaraztea lortu dute.


Mondraberrik jakin ahal izan duenez, domeka goizaldean ezezagunak kristal batzuk apurtuz sartu ziren lantegi honen barrualdera.


Armairuetan miatu zuten, baliodun objektuen bila, baina ez ei zuten ezer aurkitu, langileek ez dituztelako baliodun gauzak bertan uzten.


Beraz, ezezagunek esku hutsik alde egin behar izan zuten bertatik. Lapurreta saiakeraren berri izatean, Udaltzaingoa patruilekin fabrikaren ingurua miatzen ibili zen ezezagunen bila.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE