Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Angel Palacios, 'Cocinar a ciegas'en ordezkaria:

"Itsuak ezgaiak garela? Patatak errioxar erara prestatuko ditugu Herriko plazan"

Zapatu honetan erakustaldia emango dute, Errebeldeak Blind Rock Festival-aren baitan. Besteak beste, Arzakeko Xabi Gutierrez beraiekin arituko da. Antolatzaileetako bat Ibai-Arte elkartea da.

595.Cocinaraciegas.FERRAN-MALLOL (id: 2952571)


Goiko argazkia: Ferran Mallol-Guía Repsol / Testua: mondraberri.eus /

2019ko urriak 22, asteartea

 

Errixako (estatu espainiarra) 'Cocinar a ciegas' elkartea orain direla 9 urte jarri zuten martxan. Bere ordezkari nagusia Ángel Palacios dugu.

 

Euren burua aurkeztu ohi ditu "errioxarrak, sukaldaritzaren maitaleak eta itsuak edo ikusmen oso murritzeko pertsonak bezala".

 

Zapatuan I. Errebeldeak Blind Rock Festival jaia ospatuko da Arrasaten, eta beste ekitaldi batzuren artean, 'Cocinar a ciegas'ek erakustaldi bat emango du:

 

Patatak errioxar erara prestatuko dituzte eguerdi partean Herriko plazan, "ahalik eta jende gehienak probatu ahal ditzan". Lan horretan, beste sukaldari ezagun batzuk lagun izango dituzte, tartean:


Xabi Gutierrez, Arzakekin batera, 3 Michelin izar lortu dituena urteetan zehar, eta Bego Rodrigo sukaldari valentziarra.

 

"Eskuzabal jokatzen ari dira, gu gizartearentzat ikusgai izan gaitezen. Izan ere, gastronomia glamourretik, izarretatik,... harago doa".

 

Palaciosek ere aipatu du Guzmán Gastronomía, Peras de Rincón de Soto eta Embutidos Alejandrok elikagaiak jarriko dituztela.


Halaber, eskertu egin du Ibai-Arteren eta batez ere bertako lehendakari Jon Apraizen "laguntza izugarria. Gainera bertan bazkaltzera gonbidatu gaituzte".

 

Fagor Industrial arduratuko da sukaldari taldea Errioxatik Arrasatera ekartzeaz eta bueltan eramateaz. "Enpresa hauek benetako gizarteratzearen aldeko apustua egin dute".

Gainera, erakustaldiarekin "argi utzi nahi dugu gaitasuna gauza guztien gainetik dagoela. Ez dut 'ezgaitasun' hitza erabiltzen. Ezina ekinez egina".

Erakustaldia "ikusgarria izango da, nire amak esaten zidan bezala, eta gure osagai nagusiena ondo pasatzeko gogoa izango da. Egun on pasatzea eta pasaraztea gura dugu, eta horretarako gastronomia aitzakia bat da. Guretzat ohore bat da".

 

Gehitu duenez, "horrelako ekimenetan politena ezagutzen duzun jendea da", eta "jendea animatzen dugu guri galderak egitera, baita erakustaldia bertatik bertara jarraitzera ere". Hona hemen jaialdi osoaren kartela

 

ibaiarte.eus

 

Cocinar a ciegas

 

595.ERREBELDEAK.BLIND.ROCK.FESTIVAL (id: 3716200)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE