Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
GKEek antolatuta 10:30tik 20:30ra
Elkartasun eguna ekainaren 8an ospatuko da Seber Altube plazan
Aurten Elkartasun Egunaren hogeita bat urteurrena ospatzen da, Arrasateko GKEek
antolatuta. Urteroko ekitaldi hau Arrasateko herriarekin elkargune bihurtu da, herrialde
pobretuenen arazoak ezagutu eta aurre egiteko.

Testua, argazkiak eta kartela: GKE. 2019ko ekainak 2, igandea


Aurreko urteetan bezala, hainbat jarduerek osatuko dute ELKARTASUN EGUNEKO

programa: GKEetako produktuen salmenta eta erakusketa, trikitilariak, puzgarriak, MUGI BOOGIEren emanaldia txikienentzat, ARRASATE MUSIKALen eskutik TALDE GASTEEN ekitaldia eta IBAI-ARTEren tonbola, besteak beste.


Aurten ere, Harreman Dendaren eskutik, BIDEZKO MERKATARITZA bertan izango da eta arratsaldean txokolatada bat eskainiko du, bertan dastatu eta Bidezko Merkataritzako produktuak ezagutzeko aukera izango delarik.


AMS, Serso eta Harremanek antolatzaile diren GKEak honako GKEak izango dituzte lagun: Amnistia Internazionala, Mugarik Gabeko Medikuak, Mundukide, Etorkinen Pastoraltza, eta Harreman Denda. Horiek guztiek bertaratutako jendeari jakinaraziko dizkiote egiten dituzten jarduerak eta proiektuak.


Bereziki nabarmendu nahi dugu IBAI-ARTE elkartearen laguntza, urtez urte tonbola

bideragarri egiteko ematen duen babesa. Aurten tonbola indartuta egongo da, elkarteak

berak eman dituen aparteko opariekin. Eskerrik asko IBAI-ARTEko saltoki guztiei, izan ere, horiek gabe ez litzateke posible izango.


Tonbolarekin ateratako dirua Mumbaiko (India) Ankur umezurztegira bideratzen da. Ankur umezurztegia Santa Anaren Karitateko Aizpek zuzentzen dute eta kale gorrian bizi izan diren 200 neskekin lan handia egiten dute lehen mailako arreta eskainiaz lehenengo eta behin eta gero bizitza duina eta etorkizun itxaropentsua izan dezaten. Izan ere, hezkuntza sendoa eta ikasketak jasotzen dituzte, lanpostu bat eta bizitza duina lor dezaten. 20:30etan, EROSKI BIDAIAK babesten duen sari berezia zozkatuko da, tonbola erakargarriagoa izan dadin. Saria : “IHES EGIN BI EGUNEZ” izango da, bi

lagunendako gaua eta gosaria.


Arrasatear guztiok gonbidatuta zaudete ekintzetan parte hartzera, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen laguntza eta elkartasun guztiagatik. BESTE MUNDU BAT POSIBLE DELAKO.

 (id: 2558665)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE