Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale inkesta Uribarri-Erguinen:

“Zer adierazi nahi duzu?”

Aitor Milo, Aitor Ceciaga eta Mikel Beitiak parte hartu dute gaurko inkestan.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2015eko urtarrilak 16, ostirala

 

Ekonomiak jarraitzen du izaten herritarren kezka nagusia, baina badira beste kezka edo eskaera batzuk ere. Hona hemen horietako hiru:

 

 

130.Inkest.Libre.Mikel (id: 486460)

Mikel Beitia:

 

“Nire eskaera izango litzateke espaloiak hobetzea, adibidez Muxibarretik Alde Zaharrera leku nahikorik ez dago, oinezkoentzat. Arrasate pasealekuan arazo berbera dago, baita herriguneko beste kale batzuetan ere. Gero eta bidegorri gehiago daude herrian, baina oinezkoek herrigunean bizikletekiko lehentasuna izan behar genuke”.

 

“Esate baterako, Munarretik Monterronera espaloia zabalagoa egin behar litzateke, metro bat baino gehiago zabalduz, kotxeei espazioa kenduz. Norberak ez badauka garajerik, ez dezala kotxerik erosi. Kotxeei gaur egun inportantzia gehiegi ematen zaie. Lehentasuna ondokoa izan behar litzateke: oinezkoak, gero bizikletak eta ondoren autobusak”.   

 

 

130.Inkest.Libre.Aitor (id: 512307)

Aitor Ceciaga:

 

“Ikasketak amaitzen dituzten gazteei lan-aukera gehiago ematea beharrezkoa da. Orain ez zaie aukera nahikorik ematen. Hemen inguruan kooperatibak daude, baita kooperatibak ez diren enpresak ere, Industria indartsu dabil, eta bertan gazteek praktikak egiteko edota proiektuak garatzeko aukera gehiago izan beharko lituzkete”.

 

“Nahiz eta ikasketak amaitu eta zure burua ondo prestatuta izan, ez dizute aukera nahikorik ematen. Ni zorionekoa izan naiz, baina gazte asko ezagutzen ditut, karrera orain direla bi urte amaitu arren, lan-aukerarik izan ez dutenak. Aukerak ez diete eman esperientzia falta argudiatuz, baina inon ez badiete aukerarik ematen, esperientzia faltarekin jarraituko dute. Kate bat bezalakoa da. Arrasaten gazte askok bukatzen dituzte ikasketak urtero prestakuntza-maila altuarekin, baina lan-aukera faltaren ondorioz, horietako askok erabakitzen dute kanpora joatea”.  

 

 

130.Inkest.Libre.Milo (id: 535134)

Aitor Milo:

 

“Ekonomia hobetu beharra dago, ea abiadura hartzen duen. Diotenez, ekonomia hobetzen ari da, baina Alemaniatik esan zuten 2017ra arte ez dela hobetuko, eta kontuan hartu behar da kanpoko ekonomiarengatik baldintzatuta gaudela. Aurrera egin behar!”.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE