Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Martxa gaur Arrasatera iritsi da

Langileen martxak Aldundiari exijitu dio egoitzen sektoreko akordioa bete dezala

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 11, ostirala

 

 

Gipuzkoako erresidentzietako langileek 111 egun egin dituzte greban, hitzarmen barik 4 urte daramatzatelako.

 

Horren aurrean, egoitzetako langile ugarik martxa hasi zuten urriaren 7an, eta Gipuzkoako hainbat udalerritan aldarrikatu ostean, urriaren 18an emango dute bukatutzat.

 

Gaur eguerdian autobusean iritsi dira Arrasatera, eta adierazi dute "2017ko urtarriletik hitzarmena negoziatzen gabiltzala. Prozesu horretan ELA gehiengoa da, %60tik gorako ordezkaritza baitugu".

 

Prozesu horretan iaz ELAk patronalarekin akordioa adostu zuen, "baina Aldundiak akordioa atzera bota du, ez du ekonomikoki babestu. Kontuan hartu behar da Gipuzkoako egoitzen finantzazioaren %90 publikoa da".

 

Horregatik, "guk argi daukagu erantzukizun zuzena Aldundiak duela, akordio hori sostengarria ez dela adieraziz. Argi daukagu hitzarmena bideragarria dela, Aldundiak eduki badaukalako beste gauza batzuetarako diru asko".

 

Sektore honetan, sindikatuek Gipuzkoako pertsona nagusien egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileen interesak defendatzen dituzte.

 

Gainera, ELAk salatu duenez "Aldundiak akordioa faltsifikatu zuen". Funtsean sindikatuak exijitzen du "Aldundiak beharrezko dirua jar dezala".

 

Janire Diaz Jauregi ordezkariak azpimarratu du "gatazka feminizatua dela, langile gehienak emakumak direlako, eta oraindik gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala ikaragarria da".

 

ELAren ikerketa batek jaso bezala, generoen arteko arrakala "6.000 eurokoa da urteko, egoitzetako sektore feminizatuaren eta alor pribatizatuko gizonen artean".

 

"Langileek prekarietatean lan egiten dute, lanaldi partzialekin lan-karga ikaragarriekin". "Gu asko arduratzen gaituen beste puntua gure aitona-amonen zaintza da".

 

"Langileek korrika eta presaka jardun behar dute egoitzetako erabiltzaileei jaten ematen, ibiltzeko laguntzen,... ratioak ez dira nahikoak. Horregatik, gure aitona-amonen ongizatea bermatu nahi dugu". 

 

Egoera hau Arrasateko Iturbide Egoitzari "ere eragiten dio. Bertan ere grebalariek dihardute. Gipuzkoan oro har gutxieneko zerbitzuak %80koak dira, eta horrek zailtzen du greba eskubidea gauzatzea. Hori kontuan hartuta oso pozik gaude grebaren jarraipenarekin".

 

ELAk Arrasaten "bertako Gobernuko politikarik interpelatzen ditugu gure aldarrikapenetan lagun gaitzaten, izan ere, Arrasateko herritarrei ere eragiten die gatazkak". "Ea denon artean Aldunia presionatzen dugun eta soluzio bat aurkitzen dugun". 


Galeria de fotos


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE