Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

 
Txaro Iraeta (Arizmendi Ikastolako zuzendaria):

“Urzu pabilioiaz Umezaintzaren eremua zabalduko dugu, eta berrikuntza gauzatuko dugu”

San Josepen, Umezaintzaren parean, Urzu pabilioi zaharra dago, hutsik. Arizmendik eraikin zaharra erosia du eta berrituko du.

595.Arizm.Umezaintza.Aurrez.jpg (id: 3351787)


200.Txaro.Iraeta.Arizme.Zuz.jpg (id: 3387728)

 

Testua: G.L.H. / Argazkiak: MB Artxiboa eta G.L.H. / 2011-ko maiatzak 25, asteazkena

 

Arizmendi Ikastolak proiektu berritzaile batzuk ditu esku artean. Horietako bat da Umezaintzaren eremua zabaltzea, hain zuzen, gune horren ondoan dagoen Urzu pabilioi industrial ohia berrituz. 

 

Zabaltze horrek ere berrikuntzarekin gauzapena du helburu. Horri guztiorri buruzko xehetasun gehiago ezagutu nahi izan ditugu, eta Arizmendiko zuzendari orokorrarekin, Txaro Iraeta Irigoyen-ekin, izan gara:

 

- Zertan datza Umezaintza berritzeko edo handitzeko proiektua?

 

- Urzu pabiloia erosi genuenean Umezaintzako eremua zabaltzearen helburua geneukan nagusiki eta, baita ere, Ikastolak beste alor batzuetan zeuzkan beharrei erantzutea. Denbora motzean gauzak asko aldatu zaizkigu eta une honetan Urzuren bitartez daukagun asmo bikoitzari erantzun nahi diogu:

 

Alde batetik, Umezaintzaren eremua zabaldu nahi dugu. Haur asko ditugu bertan eta egun ez ditugun azpiegitura eta zerbitzuak (adin eta talde bakoitzarentzat espazio zabalagoak, sukaldea eta jantokia, gurasoentzat azpiegiturak etab…) eskaintzeko eremua behar dugu.

 

Halere, une honetan berrikuntza da zabalkuntza bezain garrantzitsua guretzat. Haur Hezkuntzan Uribarrin hasi dugun proiektua, datorren ikasturtean Olartera eta Basabeazpira hedatuko duguna, epe erdira  Umezaintzan izango du bere gauzapena. Proiektu honetan espazioen kontzeptua zeharo desberdina da, ez dauka orain artekoekin zerikusirik. Espazio zabalagoak eta irekiak eskatzen ditu berrikuntza honek. Aurreko haurtzaindegietan lekurik ez zeukaten baliabideak ere ezinbestekoak ditugu,  beraz espazio gehiago eta era oso desberdin batean diseinatuta  edukitzea da mugitzen gaituena.

 

- Urzu pabiloia erabiltzeak ekarriko luke oraingo instalazioak uztea?

 

- Inolaz ere. Gaur San Josepen ditugun bi eraikinak eta Urzu bera, dena erabiliko dugu etorkizunean. Berrikuntza honek jadanik ditugun espazioen birkonfigurazioa eskatuko digula argi daukagu. Daukagun guztia aprobetxatu egoera onean dagoelako, optimizatu baina, era berean  parametro berrietara egokitu. Horretarako jarriko dugu gure irudikapena jokoan. Etorkizuneko Umezaintza ez da izango egun dagoenaren eta berria egingo denaren batura konjunto osoaren remodelazioaren emaitza, baizik. Guzti hori ahalik eta baliabide gutxienekin. Hor dado gure erronka.

 

595.Arizm.Umezaintza.Erdi.jpg (id: 3417931)

- Ze fasetan dago proiektua? Obrak gutxi gora behera noiz hasiko diren aurreikusi daiteke?

 

- Urzu erosi genuenetik neketsua izan da obrak egin ahal izateko bizi  behar izan dugun prozesua. Pabilioiaren birkalifikazioa hezkuntzarako erabili ahal izateko, Intxausti eremu urbanistikoaren Plan Bereziaren elaborazioa… Bitartean ere Udalak permuta baten aukera aurkeztu zigun, prozesua asko mantsotu izan duen gertaera. Azkenean Udalaren asmoak bertan behera gelditu eta duela hilabete batzuk, berriro ere, Udalako arduradunekin batera, obrak egiteko behar dugun baimena lortzeko jorratu beharreko prozesuari heldu genion. Gauzak ondo joan direla ematen du eta epe motz batera baimena eduki ahal izango dugula espero dugu.

 

Baimena lortu eta gero, obra proiektuaren elaborazioari helduko diogu. Gure bideragarritasun finantzieroari ere begiratu beharko diogu erabaki horiek hartzeko. Ez dut uste oso epe motzean Umezaintzako proiektuari heldu ahal izango diogunik, baina bere garaia ere helduko zaio. Uste dugun baino abiadura handiagoaz etorriko zaigu..

 

- Zenbat ume, irakasle eta langile ari dira gaur egun Umezaintzan?

 

- Umezaintzan gaur egun 222 haur ditugu 0 eta 6 urte bitartekoak. Hauek atenditzeko 35 langile dabiltza Umezaintzan irakasle, hezitzaile eta laguntzaileen artean, nahiz eta hauetariko batzuk jarduera osoan ez ari.  Koadrila polita da eta hoberena merezi  dute.

 

595.Arizm.Umezaintza.Urzu.jpg (id: 3440950) 


arizmendi.eu



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE