Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren barruan
IKERLANek industriara zuzendutako hiru doktoretza tesi bultzatuko ditu
Arrasateko zentro teknologikoak hiru doktoretza tesi garatuko ditu Euskadiko enpresekin, gaur egungo interesik handieneko esparruetan, industriara zuzendutako ikerketarekin duen konpromisoa berretsiz.

  (id: 2513408)

Testua eta argazkia: Ikerlan / 2019ko urtarrilak 9, asteazkena

 

Adimen artifiziala, garraio eta ekipo ondasunei aplikatutako machine learning eta energia biltegiratzea eta kudeatzea dira IKERLANek bultzatzen dituen hiru tesiek garatuko dituzten arloak, Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren barruan. 

 

Hiru industria tesiak IKERLANek, unibertsitateak (MU eta EHU-UPV) eta enpresak sakon koordinatuta diseinatu dira, ikerketak enpresen benetako beharrei lotzeko helburuarekin. 

 

“Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren barruan garatzen den Unibertsitate – Zentro Teknologiko - Enpresa trinomioari esker –hor kokatzen dira IKERLANen bultzatzen ari garen hiru tesiak–, aukera izango dugu gure espezializazio lerroetan sakontzen jarraitzeko, eta, aldi berean, gure posizionamendua indartzen dugu euskal industriaren erreferentziazko zentro moduan, ezagutzaren transferentziari dagokionez”, adierazi du zentroko Ikerketa eta Nazioarteko zuzendari Ana Martínez Esnaolak. 

 

 

Espezializazioa benetako erronkak bideratzeko

 

Doktore tesi berriek IKERLANen apustua indartzen dute inguruko industrian aplikatzeko ezagutza berriak sortzeko, zentroaren espezializazioarekin bat eginda, lantzen dituen hiru arlo handietan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua.

 

Hiru egitasmo berri horiek gaur egun IKERLANen baitan garatzen ari diren 36 doktoretzei gehitzen zaizkie, zentroko ikertzaileen lanarekin batera urtero ezagutza berriak sortu ahal izateko, erakundearen espezializazio planari lotuta.

 

Horretarako, IKERLANek esperientzia eta know-howa dauzka, doktoretza tesiak zuzen bideratuko direla bermatzeko eta, ondorioz, puntako ezagutzak lortzeko eta ikertzaileen trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko, industria sareak asko baloratzen baitu hori. 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE