Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Durangoko Azokan, Topaguneak antolatuta

Arrasatear baten taldeak irabazi du Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya

Kameratoia rallya jokatu da Durangoko Azokarekin batera, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta. Izena emandako 20 taldeetatik Uda Films izenekoa nagusitu da. Bere laburmetraia "Jorrai" dugu, eta bere egileetako bat Arrasatekoa.

595.Durango.Kameratoia.15.TOPAGUNEA (id: 1552486)


Bideoa: Uda Films taldea eta Euskaltzaleen Topagunea / Argazkiak: Topagunea /

Testua: Mondraberri / 2015eko abenduak 11, ostirala

 

 

Euskaltzaleen Topagunea nazio mailako mugimendu bat da, hain zuzen, Euskal Herriko euskara elkarte eta euskarazko komunikabide ugari elkartzen dituena.

 

Berak antolatuta, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen XI. Rallya jokatu da Durangoko Azokaren baitan.

 

Antolakuntzak parte-hartzaileei rallyko gaia zehaztu zien, baita ikus-entzunezkoan agertu beharreko hainbat elementu ere. Ideia horiei tiraka taldeek laburmetrai bana egin behar izan dute, 50 ordu baino gutxiagoan.


Kameratoia rallyan 20 taldek eman dute izena, eta 17 iritsi dira adrenalina eta sormen rally honen azken fasera. 67 lagun guztira: 25 Bizkaikoak, 24 Gipuzkoakoak, 11 Arabakoak eta 1 Nafarroakoa.

 

Sari banaketa asteartean ospatu zen, Irudienea gunean, eta 17 lanak ikusgai izan zituzten bai publikoak, baita epaimahaiak ere lehenengo aldiz.

Epaileek 10 minutuko tartea besterik ez zuten izan, ikus-entzundako lanak baloratu eta irabazleak zeintzuk ziren erabakitzeko.

Bitartean, sari banaketara hurbildu zirenek beraien bozka eman zuten, Publikoaren Saria nork eramango zuen haien esku baitzegoen.

 

595.Durango.Kameratoia2.15.TOPAGUNEA (id: 3502885)

"Urduritasuna parte hartzaileen artean eta eztabaida epaimahaikideen artean. Ez baitzen erraza izan erabakiak hartzea hainbeste lan irudimentsu eta on esku artean izanik" baloratu dute Euskaltzaleen Topagunetik.

Epaimahaiak sari banaketan nabarmendu zuen "harrigarria dela zelako lan desberdinak egin dituzuen denak gai beretik abiatuta", eta "eskertzekoa dela halako aniztasuna izatea".

Publikoaren Saria izan zen jakiten lehena: "Kameratrola" lana, "LPM eta lagunak" oñatiarren lan umoretsua. Beraiek eraman zuten XI. Kameratoi honetako 3. saria (TOKIKOM saria) ere, epaimahaiaren esanetan "umorea ere euskararen parte dela erakustearren".

Bigarren saria "Irudien aroak" lanak irabazi zuen, "Sant Antonitarrak" taldeak "irudiaren eta denboraren artean egiten duen jokoagatik" besteak beste.

175.Durango.Kameratoia.15.TOPAGUNEA (id: 1580908)

 

Lehen saria, berriz, Uda films talde gaztearen "Jorrai" lanari aitortu zion epaimahaiak "ikuspegi original eta ikus-entzunezko tratamendu azpimarragarri batekin gogorarazten digulako euskara eta euskal kultura landu eta zaindu behar direla".

 

Ane Zuazubiskar arrasatearrak parte hartu du laburmetrai irabazlean, beste taldekide batzuekin elkarlanean, eta gazte arrasatearrak azaldu digun bezala, "lehen egunean ideiari tiraka aritu ginen, baina ez genuen ezer zehazterik izan". Hala ere, Durangoko Azokako zurrubilotik atera ondoren, "etxean ideiak garatzen hasi ziren". Hala, hurrengo egunean grabaketak egin zituzten.

Ikus-entzunezko irabazleak transmititzen du "urtean zehar Euskal Herrian Kultura lantzen eta zaintzen dela, eta lan hori guztiori Durangoko Azokan bistarazten dela gehien bat. Euskara eta euskal kultura landu eta zaindu beharrekoak dira".

Anek eta bere taldekideek oso pozik jaso zuten saria: "Ez genuen espero eta errekonozimenduak poz handia eman zigun".

 


Euskaltzaleen Topagunea

Kameratoiko bideo guztiak



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE