Testua eta argazkiak: Karate Saioa. 2018ko apirilak 16, astelehena.
Karate Saioa elkartetik 9 arrasatear joan dira Hondarribira. Alebinak (10-11 urte): Asier Murua, Xavier Varteniuc, Markel Iragi, Ander Barañano, Jon Eguia, Danel Izurrategi eta Nahia Barandiaran. Infantilak (12-13 urte): Jon Torres eta Ibai Segovia.
Kata alebin mailan, mutilek emaitzak onak lortu arren, ez dute podiumera igotzeko aukera izan. Nesketan berriz, Nahia Bandiaran finalerdietara heldu da, baina ez du dominarik lortu.
Bestalde, infantiletan Jon Torresek 3. postua lortu du kata mailan. Ibai Segovia berriz, ez da 2. txandatik pasatu. Arrasatear biak kumite mailan ere aritu dira, eta 3. postua lortu ere. Bai Torresek bai Segoviak primerako borrokaldiak egin dituzte.
Carlos Sanchez Berriok azaldu duenez “ pozik gaude lortutako emaitzekin, eta espero dugu Euskadiko txapelketan parte hartzeko balio izatea”. Aurten Arrasaten egingo da maiatzaren 26an eta 27an.