Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Azken urteetako tenperaturarik altuena izan da

40 graduei igerilekuan egin diete aurre ehunka arrasatearrek

Eguraldi iragarpenak bete dira eta gure herrian 40'1eko hotzberoa izan da arratsaldeko 15:10ean.

595.Beroa.19.07.Igerilekuan3 (id: 9373125)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 23, asteartea

 

Alerta laranja aktibatuta dago, eta ez da gutxiagorako. Sargoria gogor jotzen ari da Arrasaten. Hona hemen aholku batzuk beroari aurre egiteko:

  • Likido ugari edatea, batez ere ura, deshidratazio-arriskua saihesteko.
  • Bero handieneko orduetan kalera ez irtetea.
  • Ariketa fisikoa eginez gero, bero txikieneko orduetan egitea.
  • Ez geratzea edo uztea inoiz pertsona bat edo abere bat aparkatuta eta itxita geratzen den auto baten barruan, nahiz eta itzalean egon.
  • Otordu arinak egitea (entsaladak, barazkiak, fruta eta abar).
  • Eguzkiak jotzen duenenean, leihoak ixtea eta pertsianak jaistea, eta bero txikieneko orduak baliatzea etxea aireztatzeko eta freskatzeko.
  • Arropa egokia erabiltzea, zabalak, arinak eta kolore argikoak, baita oinetako erosoak eta freskoak ere.
  • Irten behar izanez gero, burua estalita eramatea eta eguzki betaurrekoak jarrita, beti itzala bilatuz.
  • Arreta berezia jartzea adineko pertsonei eta haur txikiei, gomendio horiek betetzen dituztela ziurtatuz.
  • Mendian suak piztearen inguruko Foru Aldundien arauei jarraitzea.

595.Beroa.19.07.Igerilekuan1 (id: 9414119)

 

Gomendio hauek jarraituz gero seguruenik beroa eramangarriagoa izango zaizu. Igerilekura joatea ere lagungarria da, gaur Arrasaten ehunka eta ehunka lagunek egin duten bezala. Animo! Eguraldi iragarpenek adierazi dute etzi tenperaturak jaitsiko direla.

 

595.Beroa.19.07.Igerilekuan2 (id: 9460790)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE